ERC, PDEC, PNV, En Comú, IU, En Marea, IU eta Compromisekin batera, koalizio subiranistak Consuelo Madrigal Estatuko fiskal nagusiaren urgentziazko agerraldia eskatu du Diputatuen Kongresuan, Espainiako auzitegiek biktimei nahiz frankismoaren krimenak epaitzeko Argentinako kereilan auzipetutakoei deklarazioa hartzearen kontra egin izanaren arrazoiak azal ditzan.

Marian Beitialarrangoitia diputatuak gogor kritikatu du Espainiako Gobernuaren jarrera, eta erregimen faxistak egindako krimenak “estaltzea” eta frankismoaren milaka biktimak “mespretxatzea” leporatu dio.

Rajoyren gobernuak diktadura frankistak egindako giza eskubideen urraketen aurrean erakusten duen “estaltze jarrera” salatu du EH Bilduko diputatuak, Espainiako Gobernuak Memoria Historikoaren Legea ere ez duela betetzen gogoraraziz.

“Ez du inolako aurrekonturik bereizten faxistek eraildakoak hobitik ateratzeko, baina 150.000 € ematen dizkio Francisco Franco fundazioari. Horrekin dena esanda dagoela uste dut”, adierazi du EH Bilduren bozeramaileak.

@ehbilducongreso