Hondarribiako aireportuko pista 300 metro laburtzeko egin duen iragarpenaren harira, Sustapen ministerioari zuzendutako hainbat galdera egin ditu Marian Beitialarrangoitia diputatuak.

Euskal koalizioak AENAk dituen egitasmoen eta horiek burutzeko aurrikuspenen berri izan nahi du.

Besteak beste, Beitialarrangoitiak jakin nahi du lan horiek zer nolako eragina izango dute aireportuaren eguneroko jardunean. Ildo horretan, Sustapen ministerioak Aireportuko Koordinazio Batzordearekin biltzeko asmorik duen ere galdetu du diputatu subiranistak.

Azkenik, gaur egun dauden hegaldiak mantentzeko neurriez ere galdetu dio EHBilduk Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso