Marian Beitialarrangoitia diputatuak hilaren 5ean Aretan gertatu zen ezbeharrari buruzko azalpenak eskatu dizkio Sustapen ministerioari. Gertakari hartan emakume gazte bat hil zen trenak harrapatuta.

Besteak beste, EHBilduko diputatuak gertakari haien kronogramaz eta izandako segurtasun “akats larriez” galdetu du. Horrezaz gain, C-3 Bilbo-Urduña trenbidean dauden pasabideen egoeraren berri ere izan nahi du Beitialarrangoitiak.

Are gehiago, diputatu subiranistak Hego Euskal Herrian ADIFek duen azpiegitura osoan dauden pasabide guztien datuak eskatu dizkio Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso