Oskar Matutek esan du “garaia dela PNVk eta PPk esku artean darabiltena argitu dezaten”.

EHBilduko diputatuak bi txosten eskatu dizkio Alderdi Popularraren gobernuari. Batetik, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako sarbideen lurperatzeari buruz ADIFek eta Sustapen Ministerioak egin dituzten azterketa, txosten eta ebaluazioei buruzko informazioa eskatu du diputatu subiranistak.

Eta bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan AHTren lanen gaineko esleipenei buruzko txostenak eskatu dizkio Matutek Espainiako gobernuari. Lan horiek guztien zenbatekoa eta esleipenak zein enpresei dagozkien ere jakin nahi du diputatu subiranistak.

Oskar Matutek adierazi du Soraya Saenz de Santamaria presidente ordeak esandakoa esan eta gero “garaia dela Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak esku artean darabiltena argitu dezaten”.

Ildo horretan, euskal diputatuak esan du polemika berri honekin “susmoa baino gehiago dugula euren ingurukoen artean negozioa elkarbanatzeko besterik ez dela AHT bi alderdi horientzat”.

@ehbilducongreso