@ehbilducongreso

Leiho bat Madrilen

  • Eztabaida hasi besterik ez da egin +

    Konstituzio erreformaren danbor hotsekin bete zaigu astea. Bere federalismo horrekin etorri zaigu Pedro Sanchez jauna. Espainiako bandera erraldoia soilik falta izan zitzaion Espainiaren batasuna Bilbotik bertatik aldarrikatu zuenean. Izaera nazionala barik, izaera kulturala duen lurraldea omen gara Idoia mendia anderearentzat. Gehiago irakurri
  • Txistuak, inkomunikazioa eta inputazioa +

    Horrela joan zaigu astea. Athletic eta Bartzelonazaleen txistuen oihartzuna baretu gabe zegoenean, berriz ere euskal herritarren atxiloaldiko inkomunikazio egoerak eta Iñaki Goioaga gure kidea inputatzeko ahaleginak titular batzuk eraman dituzte. Askotan pentsatu izan dugu Espainiako gobernuak, Alderdi Popularrak eta PSOEk Gehiago irakurri
  • Galtzaile txarrak +

    Azken egun hauetan bi porrot jaso ditu Alderdi Popularrak. Hauteskundeetan bata, Euskal Herriaren bake eta normalizazio prozesuan, bestea. Lehena ezaguna da gutziontzat. Boto galera izugarria izan du PPk estatu osoan, baina Euskal Herrian bereziki. Gurean, Gasteizen salbu, ia desagertzeraino. Gehiago irakurri
  • Konponbiderik gabeko jendaila horrek ez gaitzala zulora eraman +

    Espainiar politikarien ustelkeria eta politika beraren erabilera ez-etikoagatik sortutako hamaikagarren polemikak astindu du aste honetan herrialde hartako Diputatuen Kongresua. Bertako prentsak argitara eman duenez, Alderdi Popularreko bi goi kargu ezagunek, bata diputatu ohia eta bestea diputatua, eraikuntza alorreko enpresengandik dirua Gehiago irakurri
  • 1

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak gertaera lazgarriak utzi dizkigu gaur. Goizean izan dugu euskal preso politiko baten eta haren alabaren aurkako erasoaren berri eta arratsaldean gizon batek bikotekidea erail eta deshumanizazio bazterrenekoarekin ibaira bota duela aitortu dio Poliziari Burlatan.

 

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.