Attachments:
Download this file (Abulantzia sektorea.pdf)Anbulantzia sektorea [ ] 92 kB

Koalizioak Gasteizko Legebiltzarrean ekimena aurkeztu du, “Jaurlaritzak bere ardura hartu dezan eta langileen lan baldintzak zein zerbitzuaren kalitatea bermatzeko”. Testua EAJ eta PSErekin batera sinatu du eta aho batez onartu da ganberan.

EH Bilduren ekimenez, Gasteizko Legebiltzarrak inplikazio handiagoa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, anbulantzien sektoreak bizi duen egoera kaotikoarekin bukatzeko. Koalizioaren jatorrizko testuari zuzenketak aurkeztu dizkiote EAJk eta PSEk, eta horiekin batera sinatu du aho batez onartu den erdibideko testu bat. Hala, Legebiltzarrak Osasun sailari eskatu dio “indartu dezala etengabeko zaintza eta segimendua, zerbitzua esleitutako enpresek baldintza-pleguetan jasotako klausula guztiak betetzen dituztela bermatzeko, eta betetzen ez badira, dagozkion berehalako neurriak har ditzala”.

Rebeka Ubera legebiltzarkideak Lakuari gogorarazi dio “bera dela zerbitzuaren azken arduraduna, kudeaketa kanporatua duen arren”. “Bera da pertsona erabiltzaileen aurrean erantzule bakarra”. “Zerbitzua kanporatzeak ez du esan nahi ardura kanporatzen duenik”, oharatarazi dio Uberak.

Hala, 2014ko apirilean onartutako antzeko ebazpena berretsi du ganberak, eta puntu berri batzuk gaineratu zaizkio ebazpen hari.

@ehbildu_legebil