Cristina Uriarte sailburuak gaur iragarri du ezagutu berri duela Bilboko Udalaren jakinarazpena, eta kokapen berri bat bilatuko dutela.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek Antxustegi itsasontziaren egoeraren inguruan informazioa eman du gaur Gasteizko Legebiltzarrean, EH Bilduk eskatuta. Hala, iragarri du ontzia ez dutela Bilboko Euskalduna Zubipera eramango, adituen txostenak egindako gomendioaren kontra. Antza denez, atzo bertan jaso berri du Bilboko Udalaren jakinarazpena, operazioa ezinezkoa dela adieraziz. Ildo horretatik, Uriartek esan du kokapen berri baten bila hasiko direla.



Estitxu Breñas EH Bilduren legebiltzarkidearentzat erakundeek adierazi duten utzikeriaren beste adibide bat baino ez da gaurko iragarpena. “Erakundeek, Jaurlaritzak barne, hondatzen uzten ari dira gure ondare kultural eta historikoa den Antxustegi. Adierazi duten utzikeriaren ondorioz kontserbazio egoera larrian dago. Premiazkoa da ahalik eta arinen kokaleku egoki batera eramatea”, aldarrikatu du Breñasek.

“Antxustegi itsasontziaren afera ez da itsasontzi soil baten historia; denon ardura den euskal ondarearen historia da, eta bere berreskurapenak eredu izan beharko luke”.

Hala, EH Bilduk adierazi du temati jardungo duela itsasontziaren afera konpondu bitartean.

@ehbildu_legebil