Iker Casanovak azpimarratu du Lakuak ezinezkotzat jotzen zuen bidea onartu behar izan duela, presio sozial eta politikoaren ondorioz. “Gobernua ezin da zain geratu, ea inbertitzaile pribaturen bat agertzen den; ontziolaren kontrola bere gain hartuko duen elkarte pribatu bat sortzen lagundu behar du”.

Navalen egoera kritikoari erreparatuz, EH Bilduk aho bateko akordioa sustatu du gaur Legebiltzarrean Jaurlaritzari eskatzeko haren esku dauden baliabide guztiak jar ditzala, bai eta inbertsio ekonomiko zuzena ere, Navalen itxiera eta haren industria laguntzailearen desagertzea ekidite aldera, eta artikulatu dezala, sektore pribatuarekin batera, bideragarritasun industriala eta ekonomikoa bermatuko duen alternatiba bat.

Iker Casanovaren iritziz, akordioa, nahikoa ez den arren, ona da, atea irekitzeko diolako inbertsio ekonomiko publikoa egiteko aukerari. Izan ere, gogorarazi du, orain arte Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuak behin eta berriz baztertu du Lakua Navalen sartzeko aukera, baina azkenean bide hori onartu behar izan du azken asteotako presio politiko eta sozialaren ondorioz.

Horren haritik, EH Bilduko legebiltzarkideak sailburuari egotzi dio arazoa konponduko lukeen inbertitzaile pribatu baten zain jarraitzea. “Navalek ez ditu adarbakarrak behar, enpresa bideragarria da eta berau salbatzeko apustu bakarra ezin da izan inbertitzaile pribaturen baten agertzea. Jaurlaritzak gehiago egin behar du, elkarte pribatua sortzen lagundu behar du, parte-hartze publikoarekin, ontziolaren kontrola bere gain hartuko lukeena”.

Casanovak ohartarazi du Navalen itxierak izango lituzkeen ondorio larriez, ontziola ez ezik, gutxienez 404 enpresa laguntzaile eta milaka lanposturen etorkizuna ere jokoan baitaude. Halaber, salatu du Navalen kasua utzikeria instituzionalaren azken adibidea dela. “Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterriak abandonaturik egon dira urteetan; Euskal Herriko Mendebalde Urruna dira, inbertsio publikoak iristen ez diren eskualdeak”.

@ehbildu_legebil

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Bikotekideak etxeari su eman ostean zaurituta zegoen Iruñeko emakumea hil egin da. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du udalak eta mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.