Lakuako gobernukideek PPrekin bat egin eta uko egin diote EH Bilduk aurkeztutako Memoria Historikoaren Lege Proposamena tramitatzeari.

EAJk eta PSEk –PPren aldetik ezin genuen bestelakorik espero– frankismoaren biktimak iraindu eta umiliatu dituzte gaur Legebiltzarrean EH Bilduk aurkeztutako Memoria Historikoaren Lege Proposamena tramitatzeari uko eginez. Julen Arzuagak azaldu duenez, “lege bat proposatu dugu frankismoaren biktimei aitortza eta erreparazio integrala emateko, euren oinarrizko eskubideak bermatzeko, baina EAJ eta PSE kontra agertu dira eta ados jarri dira PPrekin eztabaida bera ere galarazteko. Iñigo Iturrate jeltzaleak ezin hobeto adierazi du: ezezkoa inolako lotsarik gabe emango zutela esan du, eta hala izan da zinez, lotsagabekeria izan delako”.

EH Bilduren iritziz, EAJko legebiltzarkidearen diskurtsoa ulertezina eta onartezina izan da hala edukian nola tonuan, proposamen eraikitzaile bati irainekin eta gezurrekin erantzun diolako, bortizki, bere fobia pertsonalek eramanda. Zaplaztekoa frankismoaren biktimei eman die, ordea, eta hori da okerrena, EH Bilduren kontrako obsesio horren ondorioz milaka biktimaren eskubideak bermatzeko aukera alferrik galdu delako.

@ehbildu_legebil