EH Bilduren iritziz, Aldundiek zordunei buruz eman duten informazioak zerga erreformaren beharra erakusten du, egungo sistemak ahalbidetzen duelako iruzurra egotea.

EH Bilduko legebiltzarkide eta Zerga Politikako idazkari Leire Pinedok hizpide izan du gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek euren zordunei buruz eman duten informazioa. Pinedoren irudiko, foru ogasunek argitaratu duten zordunen zerrendak erakusten du zerga erreforma premiazkoa dela, indarrean dagoen sistema delako egoera horiek ahalbidetzen dituena. “Onartezina da 2017. urtean enpresa batzuek dagokiena ez ordaintzea; euren obligazioak bete ditzatela eskatu behar zaie, herritar gehien-gehienek egiten duten moduan”.

Legebiltzarkide abertzaleak “zerga sistema moderno, justu eta progresibo baten beharra aldarrikatu du, norbanako edo enpresa bakoitzak ordaindu dezan duenaren arabera, betiere interes orokorra lehenetsiz; horri buruzko eztabaida ez dagokie alderdi politikoei bakarrik, eztabaida irekia izan behar da, gizarte eragileek, bai eta enpresek ere, parte har dezaten”.

@ehbildu_legebil