Kataluniako Herriak eskubidea du bertako gehiengoaren borondatea libre eta demokratikoki adierazteko Estatu espainolarekin duen harremanari dagokionean, baina Auzitegi Konstituzionalak eskubide horren kontra jo du berriz ere eta baliorik gabe utzi du aurten erreferenduma egiteko ebazpena.

Are gehiago, Konstituzionalak eskumena eman dio fiskaltzari Carme Forcadell Parlament-eko presidentearen aurkako zigor prozedurak abiatzeko eta mehatxua zabaldu die parlamentuko mahaiko gainerako kideei, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari eta haren gobernuko kide guztiei.

Horregatik guztiagatik, hemen gaudenok, gure alderdien izenean, babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Carme Forcadell andereari, Parlament osoari, Generalitateko Gobernuari eta Katalunia osoari.

Argi utzi nahi dugu Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoa errespetatu eta aitortu beharrekoa dela, kataluniar herriaren gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa. Halaber, adierazi nahi dugu egitasmo politiko zilegi eta demokratikoei eman beharreko erantzuna akordio politikoa dela, ez jazarpen judiziala.

Herriek beren etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa daukate, eta muga bakarrak herritarren erabaki libre eta demokratikoa izan behar du.

@ehbildu_legebil