EH Bildu legebiltzar-taldeak Jon Iñarritu Garcia (Leioa, 1979) proposatu du gaur ofizialki EAEren senatari ordezkari izateko hautagai gisa. Iñarritu lizentziatua da Zuzenbidean eta master bat dauka Europako eta Nazioarteko Zuzenbidean. 2011tik 2015era bitartean diputatua izan zen, Amaiurren izenean, Espainiako Kongresuan.

Legebiltzarraren Erregelamenduak xedatutakoari jarraituz, Osoko Bilkurak 3 senatari ordezkari izendatuko ditu datozen asteotan eta EH Bilduri, EAEko bigarren indar politikoa den heinean, senatari bat hautatzea dagokio.

@ehbildu_legebil