Saleh Muslim Siriako Kurdistango buruzagi berehala aske uztea eskatzeko, gutun bana igorri die EH Bilduk Txekiako Kanpo Harremanetarako Ministerioari eta Bruselan Txekiako Gobernuak daukan ordezkariari. 111 europarlamentarik hartu dute ekimen hori eta, modu horretara, bat egin dute Europa mailan abiatu den kanpainarekin. Saleh Muslim Pragan atxilotu zuten, itxura guztien arabera, Turkiako Gobernuak egindako eskaera bati jarraituta.
PYD alderdiko buruzagi ohia lehenbailehen estraditatzeko eskaera egin zuen atzo Ankarak, eta horrek agerian utzi du Erdoganen gobernua dagoela honen guztiaren atzean, hainbat informaziok iradokitzen zuena baieztatuz.
EH Bilduk igorritako gutunetan eskatzen da Saleh Muslim berehala aske uztea. Era berean, gogora ekartzen da PYD alderdiak eta bere miliziak (YPG) ISISen aurka aritu direla. Bestalde, PYDk funtsezko papera jokatu zuen Siria iparraldeko konfederalismo proiektuaren garapenean. Hain justu, Turkiako Gobernuak eraso militarra abian jarrita dauka proiektu horren aurka.
Josu Juaristik Bruselatik adierazi duenez, “Erdoganek hartu duen jarrerari aurre egin behar dio Europako Batasunak. Turkiako Gobernuak egunero urratzen ditu herritar kurduen oinarrizko giza eskubideak, eta Mogherinik eta estatu kideek ezin dute beste aldera begiratu horren guztiaren aurrean. Sur-en eta Afrin-en egiten ari diren bonbardaketetan, herritar arruntak hiltzen ari da Turkia, nazioarteko zuzenbidea urratzen ari da eta eskualde osoa ezegonkortasun egoera larri batean jartzen ari da. Europako Batasunak Erdoganen aurka egiteko ordua da”.
Ostiralean manifestazioa deituta dago Bilbon (19:30, Arriagatik), “Akrika eta Kurdistan defenda ditzagun” lelopean. EH Bilduk bat egiten du deialdiarekin eta mobilizazioan parte hartzeko deia egiten du.
Turkiako armadak Afrin eskualderaren aurka erasoa egin ondoren, Europako Parlamentuan sinadurak biltzeko kanpaina egin zuen EH Bilduk, Europako Batasunak esku hartzea eta Turkiak erasoaldia gelditzea eskatzeko. 101 europarlamentarik bat egin zuten, eta adierazpen hori Europako Batzordera eta estatu kideei igorri zitzaien.

  • El vuelo SN3715 Bruselas-Bruselas y el país de cenicienta +

    23 de junio, jueves, 20:30. Los primeros rayos revientan el atardecer sobre el Aeropuerto Nacional Zaventeen de Bruselas. La pantalla Gehiago irakurri
  • Promesas y mentiras +

    Es gracioso el señor Manfred Weber, tras esa máscara de nuevo rostro de los ultraconservadores bávaros de la CSU, aliado Gehiago irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10