Europako Parlamentuko Askatasun Zibil, Justizia eta Barne-arazoen (LIBE) batzordeak asteazken honetan onartu du Europar Batasuneko kartzela-sistemak eta kartzelen egoera aztertzen duen txostena.
Batzordeak bere ekimenez idatzi du txostena eta Josu Juaristi EH Bilduko europar diputatuak aurkeztutako zuzenketak jasotzen ditu, besteak beste, presoen urruntzearen eta preso gaixo larrien gaietan.
Txostenak dispertsio politika gaitzesten du eta presoek zigorra beraien bizilekutik hurbil dauden espetxeetan betetzea eskatzen die estatu kideei.
Gaixotasun larriak dituzten presoentzat kartzela egoera bereziki desegokia dela aitortzen du eta Estatu kideei beraien sententziak berrikustea proposatzen die.
Informeak presoen giza eskubideen bermea du helburu eta, ondorioz, positiboak diren alderdi asko jorratzen ditu. Espainiar Estatuan adostasuna lortzea hain zaila den gaietan, Europan alderdi guztien edo gehienen konpromisoa dagoela azpimarratu du Juaristik txostenaren onarpen prozedura honetan.
Hurrengo pausua plenoko bozketa izango da. Ziurrenik irailean izango da.

  • El vuelo SN3715 Bruselas-Bruselas y el país de cenicienta +

    23 de junio, jueves, 20:30. Los primeros rayos revientan el atardecer sobre el Aeropuerto Nacional Zaventeen de Bruselas. La pantalla Gehiago irakurri
  • Promesas y mentiras +

    Es gracioso el señor Manfred Weber, tras esa máscara de nuevo rostro de los ultraconservadores bávaros de la CSU, aliado Gehiago irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10