EH Bilduko europar dipuatatuak, Josu Juatristik, kezka azaldu du Frantziar estatuko agintariek aurrera eramandako errepresioagstik, Parisek inolako debate parlamentariorik gabe onartutako lan erreformaren harira: “Europar diputatu moduan, eta ikuspuntu demokratikotik, salatu nahi dut 2000 aktibista sozialetik gora akusatu, epaitu, eta horietako batzuk, epaitu egin dituztela. Horrez gain, epaitegietan bretoiera erabiltzeko eskubidea ukatu zaie”, nabarmendu du Juaristik.

Halaber, EH Bilduko europar diputatuak azpimarratu du “kontuan hartuta Europar Batasuneko beste herrialdeetan indarrean diren hizkuntza-politikak, guztiz baztertzailea eta normaltasunetik kanpokoa den neurria da bretoieraz mintzo diren herritarrek epaitegietan beraien hizkuntzan aritzeko duten debekua”.

“Euroropako Ezker Unitarioa / Ezker Berde Nordikoa talde konfederaleko europar diputatu moduan, nire lehentasunetako bat legedi neoliberalen aurka aritzea da, Europa mailan azken urteotan ezarri diren lan erreformak eta austeritatea kasu. Horrez gain, bretoiera bertako gizartearen alor guztietan erabiltzearen aldekoa naiz”, gaineratu du Juaristik.

  • El vuelo SN3715 Bruselas-Bruselas y el país de cenicienta +

    23 de junio, jueves, 20:30. Los primeros rayos revientan el atardecer sobre el Aeropuerto Nacional Zaventeen de Bruselas. La pantalla Gehiago irakurri
  • Promesas y mentiras +

    Es gracioso el señor Manfred Weber, tras esa máscara de nuevo rostro de los ultraconservadores bávaros de la CSU, aliado Gehiago irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10