Lau talde parlamentariotako bederatzi europar diputatuk “Hiriak eta Nazioak Memoriaren alde” izenburupean konferentzia antolatu dute astezken honetan Europako Parlamentuak Bruselan duen egoitzan. EH Bilduko europar diputatuarekin, Josu Juaristirekin, batera, ERC, PdeCAT, IU, Podemos, EAJ-PNV eta PSOEko europar diputatuek osatutako lan taldeak antolatu du aipaturiko konferentzia.

Konferentziak Memoria Historikoaren garrantzia azpimarratu du, nazioartean gai honen inguruan dauden ikuspegi juridikoak jorratu dira, egia, justizia eta erreparazioaren arloan diren nazioarteko esperientziak aztertzearekin batera. Toki berezia izan dute biktimek, oraindik ere inolako aitortzarik jaso ez dutenak eta frankismoraren krimenen inpunitatea jasaten dutenak.

EH Bilduko europar diputatuak modu positiboan baloratu du ekitaldia: "Beste behin, legegintzaldi haseratik Frankismoren krimenen inpunitatearekin amaitzeko lanean ari den Memoria Historikoaren aldeko lan taldeak Europako Parlamentuko agendan txertatu du gai hau. Nabarmentzekoa izan da eduki duen arrakasta, konferentzian bertan izan diren europar diputatuen kopuruagatik, baita Pablo Picassoren “Gernika” koadroaren erreprodukzio erraldoiagatik, hemiziklo aurrean jarri dena, eta Bruselan osoko egingo zen egun berean. Lan talde honetan ari garen europar diputatu guztiok gure konpromsioa berretsi dugu, krimen frankisten inpunitatearekin amaitu eta Bruselatik gure ekarpena egiteko”, gaineratu du Juaristik.

  • El vuelo SN3715 Bruselas-Bruselas y el país de cenicienta +

    23 de junio, jueves, 20:30. Los primeros rayos revientan el atardecer sobre el Aeropuerto Nacional Zaventeen de Bruselas. La pantalla Gehiago irakurri
  • Promesas y mentiras +

    Es gracioso el señor Manfred Weber, tras esa máscara de nuevo rostro de los ultraconservadores bávaros de la CSU, aliado Gehiago irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10