Sinn Féinek antolatu eta Europako Parlamentuko ezkerreko taldeak, GUE/NGLek, bultzatutako ekimenean hartuko du parte EH Bilduko europar diputatuak

Brexit-aren prozesua abiatu den une honetan, EH Bilduko europar diputatua, Josu Juaristi, Irlandan izango da ostegun eta ostiral honetan, “No Bordes, No Barries, No Brexit” ekimenaren barruan, Sinn Féinek antolatutako eta Europar Parlamentuko Ezkerreko taldeak (GUE/NGLek) sustatutakoa.

Bi eguneko bisitak helburu nagusitzat du Brexitak ekar ditzakeen ondorioak bertatik bertara ezagutzea, eta Irlanda zatikatuko lukeen muga fisikoa berrezartzeak zein ondorio kaltegarri izango lukeen ikuskatzea. Horretarako, aipaturiko ekimeneko partaideek Irlanda Hegoaldeko zein Iparraldeko hainbat eragilerekin bilerak izango dituzte, tartean nekazaritza, turismo, merkataritza-ganbera, enpresa eta sindikatuetako ordezkariekin, besteak beste.

Halaber, Stormonteko zenbait ministrari eta diputaturekin batzartzeko aukera izango du Juaristik, Brexitak zein ondorio politiko izango dituen Irlanda iparraldeko erakundeengan eta berriki Sinn Féinek Europako Batasunaren barruan sei konderrien status berriaren proposamenaren nondik norakoak ezagutzeko asmoz.

  • El vuelo SN3715 Bruselas-Bruselas y el país de cenicienta +

    23 de junio, jueves, 20:30. Los primeros rayos revientan el atardecer sobre el Aeropuerto Nacional Zaventeen de Bruselas. La pantalla Gehiago irakurri
  • Promesas y mentiras +

    Es gracioso el señor Manfred Weber, tras esa máscara de nuevo rostro de los ultraconservadores bávaros de la CSU, aliado Gehiago irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10