ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek mobilizazioa iragarri dituzte, Nafarroako Gobernuak deitutako LPE alda dezan. EH Bildu,arrazoi desberdinak direla medio,mobilizazio hauekin bat dator eta herritarroi dei egiten die bertan parte hartzeko.

Batetik, EH Bilduk gogor kritikatzen du Espainiako Gobernuaren jarrera, Nafarroako Gobernuaren LPEen kontra ezarritako helegiteak onartezinak baitira. Berriro ere, Nafarroako instituzioen erabakiak ez ditu onartzen eta behin behineko Espainiako Gobernuak nafarron erabaki ahalmena ez du aintzat onartzen.

Bestetik, Nafarroako Gobernuak LPEtik kendu dituen euskarazko plaza guztiak hurrengo deialdietan bermatuko dituela bermatu behar du. Estatuak ezarritako oztopo juridikoak gainditu ondoren, deialdi berria egiteko konpromisoa hartu behar baitu.

Bukatzeko, Erregimenak ezarritako bi zerrenden sistema onartezina da. Erregimenak euskaldunen eta euskararen normalizazioaren kontrako neurri gisa hezkuntzan inposatu egin zuen eta oraingo Nafarroako Gobernuak ere zerrenda bakarra sistema abian ez jartzea onartezina da.