Igande honetan Baztan euskeraren hiriburu izango da berriz ere Nafarroan. EH Bilduk euskaltzale guztiei dei egiten die Elizondon ospatuko den Nafarroa Oinezen parte hartzera, Nafarroan euskara maite eta gozatzen dutenak elkartzeko eguna da Nafarroa Oinez.

Igandeko jaia euskeraren ospakizun bihurtzea nahi du EH Bilduk, euskaltzaleen jaia, hamaika eraso jasanda ere hazten doan hizkuntzarena, auzolanaren jaia, euskararen aldeko lan kolektibo eta borondatezkoarena. Igande honetan Baztanen gozatu euskaraz, euskararekin eta euskararen alde!