Rozalejoko jauregiaren okupazioaren auzia artxibatzeko epaileak hartutako erabakiaren kontrako helegitea aurkezteko Nafar Gobernuaren jarrera ez du konpartitzen EH Bilduk. Gaurko gobernu sesioaren osteko adierazpenetan argi geratu da Nafar Gobernua bide judizial eta penalarekin tematu nahi dela, elkarrizketa eta negoziazioaren bitartez konpondu daitekeen arazo bati erantzuna emateko.

Pasa den ostiralean izan ziren karga eta hustutze polizialaren kontrako jarrera berresten du EH Bilduk, baita Nafar Gobernuak abiatutako bide judizialari ere, gaur ikusi denez, itxi nahi ez duten bidea gainera. Nafar Gobernuak, aldaketaren testuinguru honetan, ezin dezake iraganeko bide eta metodoak erabili mota onetako arazoak konpontzeko.

EH Bilduk elkarrizketa eta akordioaren bidearen alde egiten jarraituko du, gazteriak garatzeko behar dituen autogestio espazioen beharren aldarrikapen legitimoa eta Nafar Gobernuak eraikin publikoak babestu eta erabilera emateko duen funtzioaren arteko irtenbidea bilatzeko. Horregatik, beste behin ere, Nafar Gobernuari dei egiten diogu bide judiziala utz dezan eta elkarrizketa bide eraginkorrak ireki ditzan.