Harridura eta haserrea beste behin ere, Nafarroako Auzitegiak 2016ko Sanferminetan eraso sexista egin zuten gizonezkoen gainean harturiko erabakiarekin. Aske mantendu dituzte, baita pasaportea tramitatzen saiatu zen Guardia Zibila ere. Beste behine re agerian geratu da egungo justizi sistemak duen arazoa, non biktimaren testigantza zalantzan jartzen den, bainan erasotzaileak sinistu eta babesten diren. Erabaki hauek, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta erasoen kontra lan eta borroka egiten duten emakumeen kontrako beste kolpe bat suposatzen dute.

EH Bilduren iritziz, sistema judiziala egungo gizartearen gibelean geratu da, berdintasunean oinarritutako eta eraso sexistarik onartzen ez duen gizarte batean ez baita horrelako erabakirik ulertzen. Azken neurri hauekin gainera, erasotzaileen aldeko inpunitate mezu arriskutsua zabaltzen ari da, kalean aske baitira, ezarritako neurriak saihesten saiatuz gainera.