Osasungintza alorrerako eta administrazio gunerako Nafar Gobernuak planteatu duen ezohiko Lan Eskaintza Publikoan, soilik lanpostuen %8k izanen du euskarazko profila. EH Bilduk harriduraz hartu du albistea eta proposamena xehe aztertuko duela iragarri du.

“Aurrerapausua bada ere, abiapuntua zein den kontutan izanda, ezin baitugu ahaztu gaur egun, hezkuntza alorra kenduta, administrazioko lanpostuen %1ean baino gutxiagotan eskatzen dela euskera; eskaintza txikiegia dela uste dugu” adierazi du Dabid Anaut, EH Bilduko parlamentariak, “motz geratzen da nafar euskaldunon hizkuntza eskubideak behar bezala bermatzeko eta gabeziazko egoera egonkortu dezake gainera”.

Euskaren Plan Estrategikoak ezartzen dituen helburuei erreparatuta, Dabid Anaut parlamentariak “Gobernuak anbizio gehiagoz jokatzeko garaia eta aukera” daukala adierazi du.