Hamaika eragile sozial, sindikal eta politikoekin batera, EH BILDU-k bat egiten du larunbatean Altsasukoak Aske ozen aldarrikatuko duen manifestazioarekin, pasa den astean ezagututako sententzia salatuz, kasuaren desproporzioa agerian utziz eta beste behin ere JUSTIZIA aldarrikatuz.

Honakoa da, adostutako manifestua:

1.- Altsasun 2016ko urriaren 15eko ordu txikitan gauzatu ziren gertakariak epaitu eta gero, ekainaren 1ean jakitera eman zen 17/2018 zenbakidun Sententziak 76 urteko kartzelazigorra ematen die Altsasuko zortzi gazteei.

2.- Epaia irmoa izan baino lehen lau gazteak atxilotu eta kartzelaratu egin dituzte; delitu bakoitzarengatik ezarritako zigorrak ez dira bost urte baino altuagoak (zeinek auzipetuak libre egotea ahalbideratzen duen epaia irmoa izan bitartean) eta pertsona horiek behin baino gehiagotan erakutsi dute ez zutela ihes egiteko asmorik (behar hainbestetan beren burua epaitegietan eta epaiketan aurkeztu baitute).


3.- Beste hiru gazteek prebentzio-kartzelan segitzen dute FIES erregimenean duela urte eta zazpi hilabete beren etxeetatik urrun dauden espetxeetan, horrek guztiak dakarren kalte fisiko, psikiko eta ekonomikoekin senitarteko eta hurbilekoek jasaten dutelarik.


Hauxe adierazi nahi dugu:
1.- Estatu demokratikoa gidatu behar duten oinarrizko eskubideen defentsatik, ez dugula epai hori onartzen epaiketa osoan eman den proportzio-faltarengatik gertakariak terrorismodelitutzat hartuz eta Auzitegi Nazionalak ikertu, epaitu eta zigortuz.


2.- Aipaturiko gertaerek Nafarroako Auzitegiak ikertu, epaitu eta, behar izanez gero, zigortuak behar zutela izan eta ez Auzitegi Nazionalak, zeinek kasua bere egin zuen eta Auzitegi Gorenak berretsi egin zion gertakariak terrorismo-delitutzat hartzeagatik, hain zuzen ere, epaiak berak bertan behera utzi duen kalifikazioa.


3.- Errefusatu egiten dugula auzipetuek prebentzio-kartzela aldian egon beharra, uste baitugu ez dagoela horretarako arrazoi legalik. Horregatik, auzipetu guztiak askatzeko eskatzen dugu dauden bitarteko judizial guztiak agortu arte.


4.- Presio politiko eta mediatikoak gertaerekiko neurriz gaindiko zigorrak eragin dituela deritzogu. Presio horrek gertaerak terrorismo-delitutzat hartzea eta muturreko egoera sorrarazi du, egoera berean Estatuko beste tokitan sortu ez duena.


5.-Azkenik, bake, elkarbizitza, giza-eskubide eta kalitate demokratikoen alde lan egingo dugunaren aldetik eta kasu honetan JUSTIZIA egingo denaren borondatetik, jendarte osoari dei egiten diogula parte hartzeko Altsasu Gurasoak-ek eta Altsasukoak Aske Herri-Plataformak Iruñean ekainaren 16ko arratsaldeko 17:00etan SADARRETIK abiatuko den manifestazioan. Auzoz auzo zein herriz – herri atxikimendu berriak bildu eta emateko lanean jarraitzeko deia luzatzen dugu.