Nafarroako EH Bilduk, Uxue Barkos Presidentak, Estatu espainarraren Gobernu berriari bidali dion eskakizun eskutitza baloratu egin du. Aurrekontu Oreka Legea gainditu eta gastu piblikoaren murrizketa neurriekin bukatzeko eskatzen badio ere, motz geratu da beste hainbat esparrutan. EH Bilduren iritziz, Nafarroak, indar gehiago egin beharko luke, pendiente diren eskumenen transferentzia eskakizunean, hala nola trafiko kudeaketa, espetxe politika edo ta I+G+B politiketan. EH Bilduk faltan bota du baita ere, ez ohiko ezpetxe politika krudelean aurrerapausuak eskatzea, nafarroako presoen egoeraz eta gatazkaren konponbidean pausu definitiboak aldarrikatuz. Pedro Sanchez-i igorritako eskutitzak ez du ezta ere erreferentziarik egiten Espainiako gobernuak errekurrituta eta epaitegi konstituzionalak suspendituta dituen hainbat foru legeei.

Desadostasunak
Aipatutako gabezia hauetaz gain, EH Bilduren iritziz Nafarroako Presidenta urrunegi joan da beste zenbait eskakizunetan, bere gobernua sustengatzen duen akordio programatikoan adostutakoa gaindituz. Honela, AHT-ari dagokion eskakizunaz, EH Bilduk gogorarazi nahi du, desadostasunen artean dagoen afera dela. Nafarroako Gobernua urrunegi joan da, trenaren inguruan aurrerapausuak eskatuz.
Datorren osteguneko parlamentuko bilkuran galdera eginen dio EH Bilduk Uxue Barkos presidentari, eskutitz honetaz eta Pedro Sanchez estatuko presidente berriaz espero duenaz.