PP eta PSOE-ren ezezko bozkek eta Ciudadanos-en abstentzioak atzera jo dute, German Rodriguzen senitartekoek eta SanFermines78 Ggoan herri plataformak, urte hartzan gertatutakoa argituko luketen dokumentuen desklasifikazio eskaria. “PP, PSOE eta Ciudadanos biktima guztien aitortza egitearen alde ez dute pausorik eman nahi, ez dute sinesgarritasunik hori esaten dutenean” adierazi du Iruñean, Marian Beitialarrangoitia, EH Bilduko diputatuak, “Nafarroako Parlamentuak ia aho batez onartu zuen mozioa aurkeztu genuen, PSOEKk, nahiz eta Iruñean babestu, ezezkoa eman eta aldaketak proposatu zituen. Onartu genizkion arren, azken unean PPrekin lerrokatu egin zen. Eman zuten argudioa gainera ez du zentzurik, Estatu Sekretuen lege aldaketa egonen dela esan zuten, bainan aldaketa honen arabera, hemendik 10 urtetara aterako liratezke argitara 78ko dokumentuak, hau da, German Rodriguezen familiak, bere hilketaren ostean 5º urte itxaron beharko lituzke, argibideak, informazioa izan eta ardurak eskatzeko, horrek ez du zentzurik”.


Kasu berezia da 78koa
Nafarroako Foru parlamentaria den Bakartxo Ruizek, kasuaren berezitasuna azpimarratu egin du. “1978an Iruñea eta iruindarrak erasotu zituen espainiako poliziak, horrela sentitu dute hiritarrek urte guzti hauetan eta horregatik ere, argitasuna eskatzerako orduan ia erabateko adostasuna dago indar politiko ezberdinon artean” azaldu du Ruizek, “Parlamentuan, soilik PPk ez zuen babestu proposamena, abstenitu zen”. Horrexegatik “salatzen dugu Estatu espainiarraren erregimenaren alderdiek Madrilen izan duten jarrera, ez baitute kasuaren gainean inolako argitasunik eman nahi, ez dute biktimei inolako aitortzarik egin nahi eta ez dutelako inolako erantzunkizunik asumitu nahi. Bereziki azpimarragarria alderdi sozialistaren jarrera, Nafarroan mozioa bultztau baitzuen bainan berriz ere Madrilera heldu eta kontrakoa egin baitu. Horrexegatik, Nafarroan gure bidea egiten jarraitu behar dugu, egia eta justicia aldarrikatuz. Iruñeko udalak, Egiaren batzordean eginen duen lanak berebiziko garrantzia izanen du kasu honetan ere”.