Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du 8/2013ko Lege Forala. Lege honek Dohako osasun laguntza unibertsala arautzen zuen. Honekin batera bertan behera utzi
ditu 24/2013ko legearen zati batzuk, etxebizitza eskubidea bermatzera zuzenduak
zirenak hain zuzen. Aspaldi honetan Nafarroako Parlamentuak onartutako lege sorta
baten azken adibideak dira. Izan ere Auzitegi Konstituzionalak lege horiek behin
behinean suspentsoan utzi eta ondorenean indargabetu baititu. Beste adibide larria
da 18/2012ko legea bertan behera utzi izana, lege horren bitartez Nafarroako Foru
Komunitateak laguntza farmazeutikoa bermatzen baitzuen.
Deklarazio hau sinatzen dugunok Espainiar Estatuan dagoen bultzada zentratzailea
eta sozialki atzerakoia salatzen dugu. Auzitegi Konstituzionalak eta Estatuko beste
instantzia batzuetatik hartzen ari diren erabaki horiek babesarik gabe uzten ditu
egoera larrienetan dauden pertsonak. Gure ustez atzerapausoak honako gaietan
gertatzen ari dira:


1) ESKUBIDEAK. Erabaki judizial hauek eskubide batzuk gabe uzten ditu behar gehien
duten pertsonak. Beraz, kohesionatua eta pertsona guztientzat eskubide berdinak
bermatuko lituzkeen gizarte eredu baterantz urratsak egitea galarazten dute.
2) NAFARROAKO AUTOGOBERNUA ETA ERABAKITZEKO AHALMENA. Nafarroako
jendartearen borondateak, lege horien onarpenean islatzen denak, berdintasuna eta
justizia sozialaren norabidean urratsak egitea bilatzen zuen. Baina hori galarazi nahi
duten erabaki judizialekin topo egin du
3) DEMOKRAZIA. Politikaren judizializazioak demokrazia bera suspentsoan uzten ari
da.
Deklarazioa sinatzen dugun eragile eta pertsonok honako konpromisoak hartzen
ditugu eta aldi berean Nafarroako jendarte osoa deitzen dugu berauekin bat egitera:
1) Pertsona guztientzat eskubide guztien defentsa eta bermea. Bereziki Auzitegi
Konstituzionalak hartutako erabakiekin urratu dituen eskubideak.
2) Nafarroako Autogobernuaren defentsa eta Nafarroako gizarteari eragiten dizkioten
gai guztietan hemen erabakitzeko ahalmena defendatzen dugu.
3) Nafarroa eremu demokratiko gisa defendatzea.
Azkenik, martxoaren 18an, eguerdiko 13etan, Foru Monumentuaren aurrean
(Sarasate Pasealekua) egingo den mobilizazioan Nafarroako herritar guztiak parte
hartzera deitzen ditugu. Honekin batera, eragile sozial, sindikal eta politikoei deialdi
honekin bat egiteko gonbitea luzatzen diegu.

DEITZAILEAK: Martes al Sol; Plataforma Navarra de Salud; Parlamento
Social; SOS Arrazakeria Nafarroa; Médicos del Mundo; Paperak Denontzat; Sasoia;
ELA; LAB; ESK; STEILAS; SOLIDARI; CGT-LKN; EHNE; Gure Esku Dago; EH Bildu; Geroa
Bai; Podemos – Ahal dugu.