“Euskal Y” deritzonarekin Nafarroako trenbide sarea lotzeko proiektuari Foru Gobernuak aurkeztutako helegiteak errefusatzen ditu EH Bilduk. “Azken finean, batak zein besteak proposatzen ari digutena gauza bera da” adierazi du EH Bilduko bozeramalea den Adolfo Araizek, “Gasteiztik edo Ezkiotik lotuta ere proiektua berdina da: Estatu espainiarrak nahi duen Abiadura Handiko Trena, Nafar Gobernuaren babesarekin”.

Jatorrian, Abiadura Handiko Trenaren propiektuari zilegitasuna ematea besterik ez dago. “Nafar hiritarrei galdetu gabe, AHT-aren proiektua erosi dio Foru Gobernuak Espainiari” salatu du Araizek, “pasa den astean bertan hain zuzen, hartzen ari diren konpromezuei buruz galdegin genion Nafar Gobernuari, ez baitugu ulertzen Estatua aldebakartasunez jokatzen ari den une honetan, Nafarroatik, bertako gobernutik ematen zaion kolaborazioa eta zilegitasuna”.

“Nafarroak ez du AHTrik behar” gaineratu du Adolfo Araizek, “porlanaren eromenaren urteetara eramaten gaituen proiekturik ez dugu behar, ez dugu ekonomikoki eta ingurugiro aldetik jasanezina del proiekturik nahi, ez dugu gure lurraldea lotzeko eta zonalde ezberdinak elkar komunikatzeko balio beharrean, eskualdeak eta herriak isolatuko dituen proiekturik nahi. Proiektua birplanteatzea beharrezkoa da, hirugarren haría bezalako alternatibak ikertu, beste aukerei buruzko iritziak entzun, herritarrak eta tokiko instituzioak informatu eta azken batean, Nafar jendarteari, beren etorkizuna baldintzatuko duen azpiegitura honi buruzko erabakia eman”.