EH Bildu kalera irten da AHTaren inposaketaren aurka egiteko. Espainiako sustapen ministroa Iruñean izan da Madrilek Nafarroarendako diseinatutako Abiadura Handiko Trena azaltzeko. Alderdi politiko, sindikatu eta eragile ezberdinak kalean izan gara propaganda arikeztaz gain, inposaketaren ebidentzia den ekitaldia salatzeko.

Adolfo Araiz: “Madrilek zer nolako trena izanen dugun erabaki du jadanik eta gaur hura aurkeztera etorri dira Nafarroara. Guk, argi ta garbi esaten diogu, ez dugula beren inposaketarik nahi, Nafarroak erabaki behar duela libreki bere azpiegituretaz eta geroaz. Guk ez dugu AHTrik nahi, Nafarroa osoarendako erabilgarria eta jasangarria den tren sozialaren alde egiten dugu”.