“Estatuaren eraso zentralistak indartzen ari den honetan, inoiz bainon beharrezkoagoa ikusten dugu gure bide propioa lantzea” adierazi du Adolfo Araiz foru parlamentariak “larunbatean elkarrekin eseriko gara hausnarketa eta lanaren bitartez, aldaketan aurrera, demokrazian sakonduz autogobernua indartzeko”.

Lan saioa, larunbatean 10.30tan hasiko da, demokrazia, autogobernua, eta aldaketa soziala mahai gaineko eztabaida gaiak izanik. EH Bilduko militante eta jarraitzaileek proposamenaren inguruan hausnartu eta solastuko dira, demokrazian eta beraz, autogobernuan aurrera egiteko bideaz.