Mehatxu eta inposizioa moduan hartu du EH Bilduk Nafarroako AHTarekin aurrera egiteko Madrilgo gobernuak hartutako erabakia. “Nafarroan oraintxe piztu da zer nolako trena nahi dugun erabakitzeko eztabaida” azaldu du Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaleak, “Madrilek eztabaida horren gainetik eta Nafarron erabakien gainetik pasa eta bere Abiadura Handiko Trena inposatzeko, aldebakarreko erabakia hartu du”.

Erabaki honetan, UPNren jarrera salagarria, beste behin ere Madrilerat jo baitu alderdi erregionalistak bere proiektuak aurrera ateratzeko asmoz. “Nafarroan ez duen gehiengo Madrilen bilatzen du UPN-k “ salatu du Araizek.

Kezkatzen gaitu, Madrilek berriz ere mehatxua mahai gainean jarri duelako. Hitzarmenaren sinaketa gelditu dute, susmoa dugu, AHTaren akordioa lotu dadin indartzeko” esan du EH Bilduko bozeramaleak, “espero dugu mehatxu hauei men ez egitea”.