Ikurren erabilera, babesa eta sustapenerako UPNk aurkeztutako mozioari zuzenketa aurkeztu dio EH Bilduk.

Nafarroan legeak Nafarroako Parlamentuak modu demokratikoan erabakitzen dituela esatea eskatu dio indar subiranistak Espainiako Gobernuari. Zentzu horretan, Nafarroako Foru Erkidegoan botere legegilea Iruñeko parlamentuak daukala gogora ekartzen du, besteak beste, ikurren legea bertan behera uztea edo berria egitea.

Pluraltasuna edo dauden sentsibilitate ezberdinak ikustarazteko, Iruñeko udaletxeko balkoian ikurrina ere jarri ahal izatea defendatu du EH Bilduk.