Nafarroako bake soziala deitutakoak izan duen prezioa azaldu du argitara EH Bilduk. 15urtetan, UPN-ren Gobernu ezberdinek, beren ondokoak ziren UGT eta CCOO sindikatuak eta CEN patronalaren elkartea gain finantziatu zuten. Datuak argiak dira, 15 urtetan 3 eragile hauek 183milioi euro jaso zituzten, hau da, 30mila milioi pezeta.

Gizarte Elkarrizketa Kontseiluaren inguruko eztabaidan, EH Bilduk sindikatuek jaso dituzten diru laguntzei buruzko informazioa eskatu zuen. Jasotako datuek berretsi dute EH Bilduk Kontseilu hau bertan behera uzteko egiten duen aldarria. “UPNk UGT, CCOO eta CEN-en finantziazioa ziurtatu nahi izan zuen” azaldu du Adolfo Araizek, “argi ta garbi erakusten da nola finantziatu diren sindikatu hauek, erregimenaren hitzarmen nominatiboei esker etorritako euro euriari esker”.

Datuek argi erakusten dute UPN-ren Gobernuak UGT, CCOO eta CEN diruz laguntzen zituzten bitartean, LAB eta ELA bezalako sindikatuak baztertuak izaten zirela. Honela, UGT-k ia 72 milioi euro jaso zituen kontu publikoetatik eta 63milioi euro jaso zituen CCOO-k, aldiz LAB eta ELA sindikatuek ez zuten ezta 3milioi euro jaso biak batera. Banaketa desorekatua ez duela ordezkaritzaren datuei erantzuten. Izan ere, banaketa justoago bat egine balitz UGT-k 19milioi euro gutxiago jaso beharko lituzte, CCOO-k 24milioi euro gutxiago eta aldiz LAB-ek 24milioi euro gehiago eta ELA-k 32milioi euro gehiago jaso beharko lituzke.

Erregimenaren bezerokeri sistema agerian geratu da berriz ere, argi utziz eredugarir moduan saltzen zuten Nafarroako Hitzarmen sozialaren sistema, ongi ordaindutako zerbitzua besterik ez zela.

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Gaur Gasteizen erail dituzten bi emakumeak ditugu gogoan; haietako baten bikotekide ohiak hil ditu. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.