Urriaren 15eko gertakizunen ostean inputatutako 9 gazteen helegitea ontzat hartu du Nafarroako Auzitegiak. Gauzak honela, Nafar epaitegiak bere gain hartu nahi du Auzitegi Nazionalean dagoen kasua, gertatutakoa terrorismo moduan jotzeko aitzakiarik ez dagoela iritzita. Zuhurtzia osoz hartu behar den arren, albistea pozgarria da EH Bilduren aburuz, esperantzari ateak ireki eta gertatutakoari arrazoizko konponbide bat emateko bidea zabaltzen duelako, azken hilabeteotan entzun eta pairatu diren desproportzio juridiko erraldoien gainetik.

Egoera honen aurrean, EH Bilduk beste behin ere, oraindik kartzelan diren Altsasuko 3 gazteen berehalako askatasuna eskatzen du, zentzugabekeri eta injustizia honekin amaitzeko.