Transfobia berriz ere mintzagai azkeneko astean HazteOir erakunde ultrakatolikoak egindako kanpainaren harira. Nafarroan argi dugu ez dugula horrelako jarrerarik onartuko eta horrexegatik manifestazioa deitu da, bihar larunbatean, ozen esateko Nafarroa anitza dela-Transfobiari Ez! Nafarroako EH Bilduk bat egiten du, bihar arratsaldeko 18.00tan autobús geltoki zaharretik irtengo den protestarekin eta adi egonen da autobús transfobikoa gure kaleetan mugitu ez dadin neurriak eskatu eta hartzeko.

EH Bilduk aniztasunaren aldeko konpromezua berretsi nahi, manifestazioarekin bat egitearekin batera eta erabat mespretxatu sektore ultrakontserbadoreen aldetik azken hilabeteotan errepikatzen ari diren eraso eta kanpainak. Transfobiaren kontrako borrokaren garrantzia azpimarratu nahi du koalizioak, baita homofobia, bifobia, lesbofobia eta interfobiaren kontrakoa ere, batez ere adin txikikoen artean, bazterkeria eta jazarpen kasu gogorrenak erabat desagrtu daitezen. Horrexegatik Chrysallis –ek martxan jarritako kanpainaren leloa gure egin nahi dugu “badira zakila duten neskak eta alua duten mutilak, horrelaxe da!”