Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohia Martuteneko espetxean sartu zuten atzo, trafiko istilu baten harira Gipuzkoako Auzitegiak ezarritako bi urte eta erdiko zigorra betetzeko. Iker Rokandio Pasaiako udaleko idazkari izandakoari zigor bera ezarri zioten.

EH Bilduk bere babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandiori. Sinetsita gaude bere jardun publikoan herritarrei laguntzeko bo-rondate osoa izan zutela, eta irizpide izan zutela beti beren ekintza publiko eta institu-zional guztietan.

Lehenbailehen berriz kalean ikustea espero dugu.

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Gaur Gasteizen erail dituzten bi emakumeak ditugu gogoan; haietako baten bikotekide ohiak hil ditu. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.