Bea Ilardia Ahaldun Nagusigaia

Bea Ilardia Bizkaiko ahaldun nagusia izateko hautagaiak itxierak Ezkerraldean izango duen eragina azpimarratu du

Bea Ilardia Bizkaiko ahaldun nagusia izateko hautagaiak Naval ontziolaren etorkizuna bermatzeko instituzioen inplikazioa eskatu du gaur goizean .

Ilardiak gogoratu du 2000 lanpostu daudela arriskuan eta egoera horren aurrean instituzioek erantzun bat behar dutela. “Ez da onargarria esatea enpresa eta langileen arteko arazo bat denik. Arazo ekonomikoa den heinean, arazo soziala da eta, ondorioz, arazo politikoa. Instituzioen erantzun bat behar duen arazo bat da. Instituzioek bizi baldintza duinak bermatu behar dituzte”, adierazi du.

Ilardiaren ustez, arazo horren aurrean instituzioek ezin dute beste alde batera begiratu. “Instituzioek estrategikoa den sektore bati lagundu behar diote Ezkerraldearen etorkizuna bermatzeko”.
Eskaria Barakaldon egin du ahaldun nagusiagaiak, Maria Solar Barakaldoko alkategaiaren aurkezpenean.