Lemoiz. Jose A. Solis (Wikimedia)

Bizkaiko Batzar Nagusietan hainbatetan hitz egin da Lemoizen inguruan eta talde guztiek zerbaitetan kointziditu izan badute da gune natural, rural eta babestua izan zena zona industrializatu bilakatu zutela, eta gaur egun ingurune degradatu bat dela. Baita herriaren borondatearen kontra eraikitako mamotreto hori guztion poltsikotik soberan ordaindua denez, orain guztion onurarako proiektu bat aurrera eramatea beharrezkoa dela ere. EH Bilduk proposamen bat ere egin zuen. Lursail horien etorkizuna erabakitzeko Itsasertzeko Arlokako Lurralde Planean ezartzen zena betetzea: Lehenik berreskurapena eta ondoren posible ez balitz, ingurunearekin bateragarria izango den interbentzioa. Eta lan honetan aritzeko instituzioak zeintzuk ziren ere aipatu genituen: Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, BFA, Lemoizko Udala eta Iberdrola. Baina EAJk ez zuen ekimen hau babestu. Legea betetzea besterik eskatzen ez zuen arren. EH Bildutik uste dugu Iberdrolak lursailak euskal administrazioei itzuli zaizkiela azken hauek inguruaren berreskurapena bere gain hartzearen truke.

“Pasa den abenduan jakin genuenez, hilabete honen bukaeran edo otsailean zehar emango da lursailen transmisioa. Beraz, badirudi orain Lemoizeko Zentral Nuklearraren lurren etorkizunaren inguruan hitz egiteko ordua heldu zaigula. Eta momentu honetan, besteak beste, EH Bilduk jakin nahiko luke zein proiektu defendatuko duan BFAk beste instituzioekin batera eta zein urrats emango dituen aurrerantzean” azaldu du Onintze Oleaga Batzarkideak. EH Bilduk jarraipena egin dio gaiari eta orain ondoriozta dezakegu helburua ez dela izan uda baino lehen proiekturen bat hor martxan jartzea, edo horretarako pausuak ematea helburua, Iberdrolaren renuntzia izan da. Orain ordea euskal gizarteak ordaindu beharko dugu inguruaren berreskurapena. "Eraikitzeko ordaindu genuen, gelditzeko ere eta orain berreskuratzeko ordaindu beharko dugu" adierazi du Oleagak.

EH Bilduk gizarte zerbitzuen plan estrategikoaren ebaluazioari buruzko betearazpen mailari buruz galdetu du

2012ko datuei begiratuta bazegoen zer hobetu hori dela eta EH Bilduk jakin izan nahi du zer egin den 6 urte hauetan eta nolako egoeran dauden gizarte zerbitzuak gaur egun Bizkaian; “jakin nahi izan dugu, adinekoentzat, ezgaitasuna dutenentzat, babesgabetasun eremuko zein gizarteratzeko zerbitzuei eta prestazioei dagokienez, ea lortu diren 2018ko urtarrilaren 1erako Plan Estrategikoak finkatzen zituen estaldura-mailak. Hori dela eta ez badira helburu horiek lortu, zeintzuk diren emango dituzuen urratsak indarrean dagoen EAEko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren amaieran finkaturiko azken helburuak bete daitezen? galdetu du Arantza Urkaregi batzarkideak Bizkaiko Batzar Nagusietako kontroleko osokoan.

Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa ebaluazioa 2018ko lehen hiruhilekoan egin behar zen ordurako zeuden datuei begiratuta helburuak bete ziren ala ez aztertzeko. Argi dago azterketa ez dela behar den denboran egin. Adibide moduan eguneko zentroei dagokienez, 1.310 plaza egon behar zirela erabaki zen, baina oso era desorekatuan banatzen ziren. Uribe Kosta, Busturialdean eta Mungialdean ez dago eguneko zentroko plazarik. Beste 10 eskualdetan Plan Estrategikoak finkatutakoaren azpitik dago. Eguneko zentroen kasuan, planak islatutako baino plaza gehiago dauden arren banaketa oso desorekatua da. Enkarterri Ezkerraldean planteatutako plazen herena dago bakarrik (150etik 50) eta saturazioa dago Bilbon.