Bea Ilardia EH Bilduko Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak eskualdeen artean dagoen inbertsio desoreka salatu du Bermeon

Bea Ilardia EH Bilduko Ahaldun Nagusirako hautagaiak Aldundiak Supersurreko obretan ia beste 200 milioi euro gastatzea salatu du. Ilardiaren ustez, inbertsio horI herrialdearen kohesioaren aurkako proiektu bat da. “Bere egunean ia mila milioi euro gastatu genituen bizkaitarrok ia inork erabiltzen ez duen errepide horretan, baina EAJren gobernuak inora ez doan proiektu hori bultzatzen jarraitzen du. Eta dirua horrelako obra erraldoietan xahutzen duten bitartean, beste eskualde batzuk ahazten dituzte. Eskualde hau horren adibide da”, adierazi du Ilardiak Bermeon izandako ekitaldian, Busturialdeko eskualdeak enplegu eta azpiegitura mailan dituen arazoak gogoratuz.

EH Bilduren ustez, bost kilometro baino gutxiago eraikitzeko ia 200 milioi euro gastatzea gehiegizkoa da. Are gehiago kontuan izanda ia inork erabiltzen ez duen obra bat dela eta “30 urteko hipoteka ordaintzera behartuko gaitu. Urtero 50 milioi ordaintzen ari gara eta ondorioak izango ditu ere ingurumen arloan.

Ilardiak adierazpenak Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan egin ditu, herrirako alkategaiaren aurkezpen ekitaldian. Hain zuzen ere, Bittor Asteinza izango da, udal hauteskundeei begira, EH Bilduren hautagaia Bermeon.