• Berdintasun Foru Arauak finkaturiko emakume eta gizonen arteko berdintasun-politiketarako %1 betetzen ez delako,
  • Lankidetzan %0,7 inbertitzeko konpromisoa betetzen ez delako
  • Bizkaitarren etorkizuna hipotekatzen dutelako
  • Ezkerraldea, Meatzaldea edota Enkarterriren egoera sozioekonomiko larriari aurre egitea ez delako lehentasuntzat hartzen
  • Gizarte-zerbitzuen kudeaketa, enpresen eskuetan uzten direlako
  • Enpresa handiek etekinak lortzeari begira eginak daudelako
  • Zerga sistemak enpresei ere mesede egiten dielako
  • Behar handiak dituzten bizkaitarrak lehentasuna ez direlako
  • OSOTASUNEZKO ZUZENKETA (Arantza Urkaregi batzarkidearen interbentzioa)

Berdintasunerako Foru Araua indarrean jarri da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Hauxe zen uztailean, Aldundiak argitaraturiko prentsa oharraren izenburua eta bertan hauxe irakur dezakegu:

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politiketarako partiden zenbatekoa Foru Aldundiak berak kudeatzen duen guztirako aurrekontuaren %1era iritsiko da. Hau da, orain baino bost milioi euro gehiago egongo dira honetarako, 14 milioi guztira.

2019ko Aurrekontuak jaso eta genero-eraginaren aurretiazko txostenean bertan agertzen da zenbatekoa den Emakume eta gizonen berdintasunerako zuzeneko kreditua: 8,8 milioi. Eta horiei gehituta Berdintasunaren eta Emakume eta Familiaren I kapitulua (I,45 milioi), denetara, 10,24 milioi.

Ez daude Aldundiak iragarritako 14 milioi, ez.

Ez dago berdintasun politiketarako aurrekontuen %1. Berez, hori baino gehiago da, berezko kudeaketaren aurrekontuaren %1ak suposatzen ditu 16,4 milioi.

Hau da, Aldundiak 2019 ekitaldirako aurkezturiko aurrekontu hauetan FALTA DIRA gizon eta emakumeen arteko berdintasun politiketarako 6,2 milioi €.

El proyecto de presupuestos 2019 presentado por la Diputación Foral INCUMPLE la Norma Foral de Igualdad en vigor desde el 14 de julio. Incumple el compromiso adquirido de dedicar un 1% del Presupuesto de Gestión propia a políticas de igualdad.

Razón más que suficiente para que presentemos esta enmienda a la totalidad exigiendo la devolución del proyecto. Razón que debería llevar al Gobierno foral de PNV y PSE a retirar este proyecto para incluir los 6,2 millones de € más que deben dedicarse a las políticas de igualdad.

Sras y sres de PNV y PSE, ustedes votaron a favor de la Disposición Adicional tercera de la Norma Foral de igualdad, ¿verdad? Aprobaron, aprobamos, una ley que ahora ustedes están incumpliendo.  Adquirieron un compromiso presupuestario que, con este proyecto, no cumplen.

MAL GOBIERNO, MUY MAL GOBIERNO EL QUE NO CUMPLE SUS LEYES Y SUS COMPROMISOS.

 Posible nuen hemen amaitzea nire interbentzioa. Arrazoi bakarra osoko zuzenketa aurkezteko. Aurrekontuen %1 ez da berdintasun ekintzetan inbertitzen. Nahikoa.

 Baina badago betetzen ez diren beste konpromiso gehiago: Lankidetzarako aurrekontuen %0,7 dedikatzea. Kasu honetan, Batzar Nagusi hauek onartutako Arauz Besteko Proposamena izan zen, ez Foru Araua, eta zehazten zena zen legegintzaldiaren amaierako, aurrekontu erabilgarriaren %0,7 lankidetzarako izango zela. Gobernuz Kanpoko Erakundeek eta Nazio Batuen Erakundeak berak eskatzen dutena baino gutxiago, ez baita kontuan hartzen I Kapitulua. Hala ere, gutxieneko hori ere ez da betetzen, 2019ko Aurrekontuen proiektuan, aurrekontu erabilgarriaren %0,51 besterik ez baitago lankidetzarako.

 Berdintasunarekin eta lankidetzarekin hartutako konpromisoak ez betetzeaz gain, egon badaude arrazoi gehiago 2019 aurrekontu proiektua atzera botatzeko: beraien artean, GARDENTASUN EZA azpimarratu nahi dugu:

Honetan, aurrekontuen aurkezpena aipatu behar dugu. Gauza bat esan eta aurrekontuetan agertu ez.

Aurkezpenean, Unai Rementeria ahaldun nagusiak iragarri zuen bidegorri berriak eraikiko direla Bizkaian zehar 2019 urtean, eta hamar milioi euro gastatuko direla lanetan.

10 milioi euro! Aurrekontuen proiektua arakatu eta hauxe topatu:

LURRALDE PLAN SEKTORIALA–BIZIKLETA-BIDEAK - Inbertsio Proiektuak 163 mila € aurkitu ditugu. Memorian, bidegorri bakar bat aipatzen da: Santurtzi – La Arena.

Batzordean galdetu eta Imanol Pradales Diputatuak hiru proiektutan banatatuta zegoela bidegorriena. Aipaturiko proiektu guztiak batuta ez dira 10 milioira heltzen. Eta proiektu horiek ez dira bidegorrietarako soilik, errepideak daude barne. Beraz, zenbat dedikatuko dira bidegorrietarako? Ez da zehazten aurrekontuetan. Baina 10 milioi ziur eztz, ez daude.

La falta de transparecncia es tal en estos presupuestos que el Sr Rementería, en su presentación, nos habla de iniciar el cambio hacia un nuevo modelo de movilidad con 10 millones para bidegorris que no existen. Ni sumando los proyectos que mencionó en la Comisión el Diputado Sr Pradales se llega a esos 10 millones,.

 Aurrekontuek Aldundiak bultzatu nahi dituen proiektu nagusiak islatu beharko lituzkete suposatzen da, baina ez da horrela gertatzen.

Zaintzaileen Estatutua garatzeko irratian entzuten genuen 4 milioi daudela, batzordean 5,7 milioi daudela, baina kontua da ez dagoela partiden zehaztasunik.

Batzordean esandakoaren arabera, 2 milioi ezarriko dira zaintzaile ez-informalentzako Borondatezko Gizarte Aurreikupeneko Erakunde bat garatzeko. Baina ez dago horretarako partidarik, Familia inguruko zainketarako prestazio ekonomikoaren barruan. Baina zergatik ez dago aparteko laguntza osagarri bat BGAE horretarako? EH Bildu ez dago ados, baina bai jakin nahi dugula zenbat diru erabiliko den horretan. Eta egun, aurrekontu hauekin, kontrol hori ezinezkoa da.

Eta zer esan Gizarte Zerbitzuen Kartera garatzeko Aparteko Funtsaren zatiari buruz. 10 milioiko diru-sarrerak egon badaude, eta Udalentzako 5 milioiak ere bai. Baina Aldundiak kudeatzen dituen 5 milioiak zertarako erabiliko dira? Non daude? Gizarte Ekintza Sailean soilik? Enplegua, Gizarteratze eta Berdintasuna Sustatzeko Sailean ere bai? Gizarte Zerbitzuen garapenean bi Sail horiek daude inplikatuta baina ez dakigu zenbatekoa kudeatuko duen bakoitza eta zertarako.

Enkarterrietako Plan Pizgarriarekin antzekoa gertatzen da. Izenburu horrekin ez dago partidarik.

El Sr Pradales, en la presentación de los presupuestos en la Comisión decía: “El plan de estímulo para Enkarterri, está, DE ALGUNA FORMA, presente en diferentes actividades. Frase muy significativa, “está de alguna forma” Alguna… zenbat diru? Diputatuak dio 570 mila, baina ez dute esaten argi eta garbi zeintzuk diren bultzatuko diren proiektuak.

Aurrekontu hauetan, AICk, EICk, Ezkerraldeko Parke Zientifikoak, Ekintzailetza Nazioarteko Zentroak, izena eta dirua dute.

Enkarterriko Plan Pizgarriak ez du izenik aurrekontu hauetan. Eta esaera zaharrak dioen moduan, “izena duena, ba da”. Lo que tiene nombre existe, lo que no se nombra, no existe.

Eta hori da Enkarterriko Plan Pizgarriarekin gertatzen dena aurrekontuetan.

Hirugarren neurri, esate baterako, enpresa-ekimen berrien kopurua handitzea, bereziki gazte eta emakumeei zuzenduta, industrian eta  ekonomia zirkularraren barruan kokatuta, eta eskualdeko kultura ekintzailea sendotzea. Horretarako zenbat diru dago? Ez da agertzen.

Aurrekontuek duten GARDENTASUN FALTA HORREK bi ondorio nagusi ditu: Bata, bizkaitarrek ez dute jakingo beren interesekoak diren proiektuak Aldundiak bultzatuko dituen ala ez, ezta zenbat diru inbertituko dituen horietan. 

Bestea, Batzar Nagusi hauek ezin dute, ezin dugu kontrolatu proiektuen garapena.

Hau da ez da posible kontrola egitea, ez bizkaitarrek ez oposizioko taldeek. Foru Gobernuak bere erara egiten ditu gauzak, zenbateko batzuk ahoz esaten ditu, baina idatzita, helburuekin, adierazleekin eta partida zehatzekin ez daude.

Falta de transparencia en proyectos como bidegorris, Estatuto de las Personas Cuidadoras o el Plan de Estímulo de Enkarterri, pero esto no pasa con todos los proyectos. En estos presupuestos ya se ve cuáles son las prioridades de esta Diputación Foral: grandes infraestructuras que exigen grandes inversiones este año y los siguientes. Ahí está la ampliación de la SuperSur.

  • SuperSurraren luzapena eraikitzeko 45 milioi bideratuko dira 2019an
  • Gerediaga-Elorrio errepidearengatik, datorren urtean, kanonaren bidez 46 milioi ordaindu beharko ditugu.Eta horrelako kanona, 2042 urte arte, beste 23 urte gehiago, ordaintzen jarraitu beharko dugu! Beste mila milioi euro!

Ez da txantxetakoa. Horregatik planteatzen dugu aurrekontu hauek BIZKAITARRON ETORKIZUNA HIPOTEKATZEN DUTELA.

Ez soilik azpiegitura handiak bultzatzen. Basogintzaren kasuan ere, Foru Gobernuak ez du asmorik egun sektorean bizi den egoera larria ondorioztatu duen eredua aldatzeko, eta monolaborantza eta esku-hartze kimikoaren alde jarraitzen du egiten. Politika horrekin Bizkaiko “iraunkortasuna eta ingurune naturala” hipotekatzen duzue, gure lurraldearen zura eta basogintza sektore sozio-ekonomikoaren egoera larriari irtenbide eraginkorrik eman gabe.

El pasado lunes podíamos leer la nota de la Academia de Ciencias Médicas de Bilbao solicitando a las diferentes administraciones que, en aplicación del Principio de Precaución desistan del proyecto de fumigaciones aéreas con óxido de cobre y de las que realizan con dimilin, por su efecto negativo en la salud de las personas, en animales, en el agua, en el aire y en el medio ambiente en general.

Y llamaban a impulsar una nueva política forestal más saludable, más ecológica y más sostenible; a favorecer la transición de las plantaciones de pinos y eucaliptos a bosque autóctono, respetando la biodiversidad, los valores y la riqueza de nuestros bosques tradicionales. Las instituciones deberían ayudar económicamente a que los forestalistas afectados promuevan esta transición hacia bosques autóctonos sanos y sostenibles.

Lo dice la Sección de Salud Medioambiental de la Academia de Ciencias Médicas de Bilbao.

En definitiva, no cambiar el modelo de política forestal impulsada hasta ahora, no solo hipoteca el futuro, también pone en riesgo la salud de quienes vivimos en Bizkaia.

 Aurrekontuak aurkezten direnean, EAJk eta PSEk azpimarratzen dute diru gehien eramaten duen Saila Gizarte Ekintza dela, 559 milioiko aurrekontua baitu.

Baina zertara erabiltzen da diru-kopuru hori? Gizarte zerbitzuak era zuzenean eskatzeko? Ez. Diru horren %45 doa enpresetara, gizarte zerbitzuak ematen dituzten kanpoko enpresetara. Zenbat doa enpresen etekinei eta zenbat zerbitzuak emateari? Horretaz aurrekontuek ez dute ezer esaten, eta Aldundiak ez ditu enpresen etekinak kontrolatzen.

Gizarte Sailean gertatzen den moduan, beste Sailetan ere zerbitzuak kanporatzea eta enpresen eskuetan uztea da Foru Gobernuak bultzatzen duen kudeaketa-era.

Siempre nos dicen que Acción Social es quien más presupuesto se lleva: 559 millones. Lo que no dicen es que casi la mitad, 253 millones van a las empresas que gestionan esos servicios.

Por eso decimos que estos presupuestos, en lugar de fortalecer los servicios públicos, impulsan servicios realizados por empresas externas.

El caso del IFAS es claro: 16 millones más, pero las únicas plazas creadas son plazas para atención a menores, gestionadas mediante convenios. No hay más plazas públicas gestionadas por el IFAS ni en menores, ni mayores ni discapacidad.

 AURREKONTU HAUEKIN, ENPRESA HANDIEK IRABAZTEN DUTE: adineko egoitzak eta bestelako zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresak edota obra publikoak egiten dituzten enpresa handiak; obrak zein zerbitzuak kudeatzen, etekinak lortzen dituzte enpresa horiek.

Doble favor a las grandes empresas: por una parte, consiguen beneficios en la construcción de infraestructuras o en la gestión de servicios públicos; por otra, se les rebaja el tipo a pagar en el Impuesto de Sociedades.

Y todo esto mientras la recaudación recae sobre todo en las personas trabajadoras. Una mirada a los ingresos lo deja claro: por cada euro que pagan las empresas en el Impuesto de Sociedades, trabajadores y trabajadores pagamos 4 euros en el IRPF.

En 2019 se prevé que lo recaudado en el Impuesto de Sociedades se reduzca en 55 millones. 55 millones son más del doble de lo que la Diputación de Bizkaia invierte en el programa de Inclusión Social.

 Aurrekontu hauetan, inbertsio handiak dira nagusi, baina enplegua sustatzeko eta  auto-enplegua bultzatzeko ahalegin gutxi daude.

Ezkerraldeko eta Mehatzalderako talka planaren arrastorik ez dago. Ba dirudi Ezkerralderako apustu bakarra parke teknologikoa dela, baina hori errealitate bihurtzeko urteak pasatu behar dira. Bitartean urgentziazko neurririk bat bera ere ez.

Ez Ezkerraldea eta Mehatzalderako talka planik, ez Enkarterriko Plan Pizgarririk, eta  Bizkaiko eskualdeen erronkak garatzeko, 1,5 milioi besterik ez. Gure eskualdeen garapen sozioekonomikoak oso garrantzia gutxi du aurrekontu hauetan. De los 40,5 millones del Programa de Emprendimiento y Promoción Empresarial, solo 1,5 van a la estrategia comarcal. Es decir, las comarcas reciben un 3,7% de ese programa. En este proyecto de Presupuestos, hay poco impulso al desarrollo comarcal y a la consecución de una Bizkaia cohesionada,

 Bizkaian egoera sozioekonomiko larrian dauden eskualdeak, Ezkerraldea, Meatzaldea edo Enkarterri kasu ez dira Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasunak, edo behintzat aurrekontu hauek ez dute lehentasuntzat hartzen.

Eta gauza bera gertatzen da BEHAR HANDIENAK DITUZTEN PERTSONEKIN. Beraien aldeko politikek ez dute lehentasunik aurrekontu hauetan. Kontrakoa baino, hutsaren hurrengoa dira aurkezturiko 2019ko Aurrekontuen proiektuan. Esate baterako, errefuxiatuentzat 300 mila euro.

El Departamento de Empleo, Inclusión e Igualdad que es el que impulsa políticas dirigidas a las personas y a los sectores sociales con mayores necesidades, gestiona el 4,37% del presupuesto disponible. Al inicio de la legislatura era 4,36%. Muy bajo porcentaje y sin incremento a pesar de la mayor recaudación. Muestra clara de que estas políticas tampoco son prioridad de la Diputación Foral de Bizkaia.

Lehentasunen artean ere ez dago ingurugiroa babestea, aurrekontua nabarmen gutxitu baita: legegintzaldiaren lehen aurrekontu erabilgarriaren %8,90 zen eta 2019ko aurrekontuen proiektuan %6,06 izatea planteatzen da.

 Azken finean,

  • Berdintasun Foru Arauak finkaturiko emakume eta gizonen arteko berdintasun-politiketarako %1 betetzen ez delako,
  • lankidetzan %0,7 inbertitzeko konpromisoa betetzen ez delako,
  • bizkaitarren etorkizuna hipotekatzen dutelako,
  • Ezkerraldea, Meatzaldea edota Enkarterriren egoera sozioekonomiko larriari aurre egitea ez delako lehentasuntzat hartzen
  • Gizarte-zerbitzuen kudeaketa, enpresen eskuetan uzten direlako
  • Enpresa handiek etekinak lortzeari begira eginak daudelako
  • Zerga sistemak enpresei ere mesede egiten dielako
  • Behar handia dituzten bizkaitarrak lehentasuna ez direlako

2019ko Aurrekontuen proiektua itzultzea eskatzen dugu.