Alonsotegin gertatu zen korrupzio azpikeriaren inguruan hedabide batek publikatu zituen datuei dagokienez, EH Bilduk gogoratu nahi du urteak daramatzala kudeaketa zatar hau salatzen; udal honetan kasu batzuetan legetik at aritu zen Alonsotegi Eraikiz sozietatea EAJren onespenarekin. Asteburu honetan jakinarazi diren datuak izozmendiaren punta besterik ez dira politika egiteko era baten baitan. Kudeaketa egiteko era hau politika bizi eta ulertzeko jokamoldea bihurtu da.
Jarduketa hauen inguruan EAJ agintean dauden erakundeen kontrol falta edo utzikeriak serioski kezkatzen gaitu. Geure buruari galdetzen diogu ea zenbat itsaski otordu edo spa ordaindu diren herritarren diruarekin alderdi politiko honen kideen gozamenerako.

EH Bildutik ditugun baliabide guztiekin borrokatzen jarraituko dugu, diru publikoaren delituzko eta intereseko erabilpenaren aurka.

Amaitzeko EH Bildutik informazioa argitaratu duen hedabideari exigitu diogu, zuzenketa bat argitaratu dezan, ezinezkoa baita EH Bilduren karguek kontseilu osteko bazkarietara joatea guztiok dakigulako Bildu koalizioa 2011n sortu zela, eta albistean aipatzen direnak askoz lehenago gertatu ziren. Beraz argi dago informazio konkretu hori guztiz faltsua dela. EH Bilduk zintzotasunean, gardentasunean eta justutasunean oinarritutako beste politika egiteko erarekin bere konpromisoa mantenduko du.