Asteazkenean Eusko Legebiltzarrean Arantza Tapia garapen ekonomiko eta azpiegituren sailburuak bere departamenduaren 2019rako aurrekontua aurkezterakoan egin dituen adierazpenen aurrean EH Bildutikkudeatzaile on hauen inprobisazioa eta seriotasun falta salatu nahi dugu. Tapiak Galdakao era Sarraturekin egungo Euskotren linearekin balizko lotura egitea aztertuko lukeen azterlana eta Irala-Errekalden L4 lineak izan beharko lukeen mugikortasun eta ibilbidea aztertzeko beste bat iragarri zituen. Gaurdaino azterlan piloa egin da proiektu hauen inguruan, iragarpen honekin zakarrontzira botatzen den dirutza publikoa gastatu egin da.

“Matiko-Moyua eraikuntza proiektua amaitu berri da eta bere kostua 1,2 milioi eurokoa izan da, horrek ere ez al du balio? Zein da zergatia?” galdetzen dio bere buruari EH Bilduko batzarkidea den Zigor Isuskizak. “Urteak daramate herritarrei iruzur egiten, betetzen ez dituzten promesak egiten eta orain iragartzem dena berriro kea da. Horrez gain modu konszientean atzeratzen joan diren proiektuak zerotik hasiko lirateke, herritarren aretan frustrazioa sortuz. Hori bai, dirua parrastaka dago AHT bezalako eraikuntza lanetarako edo Aldundiaren kasuan gutxiegi erabiltzen den Super Surrentzat. Azken honentzat hain zuzen ere 49 milioi euro bideratuko dira bere luzapenerako 2019an.

EH Bilduk pasa den ekainean Galdakaorako eta inguruko eskualdeetarako metro eta mugikortasun proposamena aurkeztu zuen. Honetan ezinbestekoa ikusten da Galdakao eta Galdakao-Usansolo ospitaletik pasatzen den edozein metro lineak zuzeneko lotura izatea batetik Euskotreneko linearekin, Arratia, Durangaldea eta Busturialdearekin lotura izateko eta bestetik Sarratuko geltoki intermodalarekin. Horrez gain Bengoetxe eta Aperribai ezin daitezke kanpoan geratu , biztanleria gune hauek garraio publikoaren bitartez ospitalarekin lotura izan behar dute.

Bestalde eta metroaren 4. lineari dagokionez EH Bilduk 2019an zehar Moyua-Rekalde tartearen azterlan informatiboa egitea babestu du, prozesu parte hartzailea bermatuz. Antza atzo egindako iragarpenarekin linea hau bere osotasunean aztertuko da eta ondorioz beste atzerapena jasango du

Egindako iragarpenenetan Aldundiaren lehentasunak argi geratzen joan, Super Sur eta garraio pribatuaren aldeko apustu argiarekin eta garraio publikoa bultzatuko luketen beste bideen kalterako. Guzti honengatik Aldundiari galdetuko diogu Errekalderako eta Galdakaorako trenbidearen hedapenaren inguruan dituen benetako asmoak mahaigaineratu ditzan.