Bizkaiko Batzar Nagusiek aho batez onetsi zuten uztailaren 5ean, Euskera eta Kulturako Batzordearen barruan, EH Bilduren Arauz Besteko Proposamen bat. Bertan, eskaria egiten zaio Eusko Jaurlaritzari, Moltso Monumental kategoriagaz Kultur Ondasun izendatu daitezen 1, 2 eta 3 Dike Sikuak; itxierako ate handia edo Caisson-a; Carola garabia; eta Euskalduna ontziola izan zenaren Ponpaketako Estazioa.

Txusa Padrones proposamena aurkeztu dauen taldeko batzordekideak ekimenaren alde egiteko eskatu die gainerako taldeei: “gure kulturaren funtsetako batzuk galtzea saihestu eta ondareagaz daukagun konpromisoa erakutsi gura badogu, gure jarrerea argia izan beharko da”.

Bozketa horren aurretik, Batzarrek antzeko eztabaidea izan dute, EH Bilduk eta Talde Mistoak eskatuta Lorea Bilbao Euskera eta Kulturako Foru Diputatuak egin duen agerraldiaren inguruan. Agerraldi horretan, diputatuak adierazo dau Bizkaiko Foru Aldundiak “ez dauela ez baimendu ezta saihestu be” Dike Sikuan egindako ezelango lanik, ez duelako horretarako eskumenik. “Kostaldeko eta Itsasoko Iraunkortasunerako Zuzendaritza Nagusiari jagoko baimenak emotea”, gehitu du. Horrez gain, azaldu dauenez, bere Sailaren eretxiz, Dikean jarduketa jakin batzuk egin daitekez, “hor barruan egiten danak ingurunea kalteten ez badu”. Modu berean, oraindino horretarako proiekturik ez dagon arren, aldeko jarrerea erakutsi dau, Bilboko Itsas Adarreko Musegoagaz batera, “Caisson aztertzeko, ahal dan heinean barriztetako neurriak martxan jarteko”.

Geroago eztabaidau danaren harira, EH Bilduk Podemos Bizkaiak eta Talde Mistoak jarduketa posibleen aurrean portuko elementu horreek babesteko eskatu deutsie Foru Aldundiari.