Bizkaiko Batzar Nagusietako osokoan fiskaltasunaren inguruko zenbait gai eztabaidatu dira gaurko osoko bilkuran. Hauek izan dira EH Bilduren jarrerak:

PROPOSAMEN FISKALA

EH Bildutik aspaldidanik aldarrikatu dugu zerga-politikaren aldaketaren beharra. Baina ez Batzar Nagusietan eztabaidatu den norabidean, kontrakoan baino. EAJk, PSEk eta PPk adosturiko neurri fiskalek ez dute egungo zerga-sistema hobetzen, gutxi batzuen mesedetara eginda baitago, bereziki, enpresa handiei eta aberastasun handienak dituztenei begira, gehiengo sozial baten kalterako. EH Bilduk bestelako zerga-sistema bat defendatzen du, justuago, progresiboago eta ekitatiboagoa. Eta aurkezturiko zuzenketa partzialen bidez, EH Bilduren fiskalitate-eredua irudikatu dugu.

Arantza Urkaregi batzarkideak salatu du ez dela egon eztabaidarik, "urjentziaz sartu da Batzar Nagusietan, eta gainera, han eta hemen aurkeztu duzue “sistema fiskal berria” Batzar Nagusi hauen eskumenei muzin eginez."

BEZ-a

Ekonomi Itaunaren arabera EH Bilduk mahaigaineratu du zerga arloan ez daukagula subirautza osoa, ezin ditugu zerga guztiak arautu, zehazki Estatuaren eskumena baita BEZa eta zerga bereziak arautzea. Puntu honetan berriro Madrilek egindako aldaketak gure zerga-araudian txertatzera behartuta gaude “ezin dugulako zuzenketarik egin, ezin dugu ezer aldatu, Madrilek esandakoa kopiatu eta bozkatu besterik ezin dugu egin” esan du Arantza Urkaregi Batzarkideak. EH Bilduren ustez Foru Dekretu Arauemaile honek agerian uzten du ez daukagula subirautza fiskalik eta Estatuaren menpekoak garela.

EKONOMI ITAUNA

EH Bilduk argi dauka ekonomi Itauna gure autogobernua garatzeko tresna garrantzitsua dela, gure eskubide historikoetatik geratzen zaiguna, subirautza osoa defendatzen dugunontzat, abiapuntua, defendatu beharreko abiapuntua… Baina, aldi berean, gainditu beharreko tresna da, Estatuarekiko menpekotasuna adierazten duelako. “Ekonomia Ituna aldebikoa da, baina ez parekoa, Bi alde daude, Espainiako Estatua eta Elkarte Autonomoa, baina biok ez daude maila berean. Ezin dugu jarraitu legeak agintzen duena bete gabe, orain arte egon garen moduan. Estatuak ez du bete adostutakoa, Autonomi Estatua betetzen ez duen moduan. Ez gara konformatzen Ekonomi Itaunak ematen dizkiguten baliabideekin, gehiago behar dugu herritarren interesak defendatzeko”.