Attachments:
Download this file (OSOKO ZUZENKETA BI 2018.pdf)OSOKO ZUZENKETA BI 2018.pdf [Arantza Urkaregiren hitzartzea] 289 kB

Bizkaitarren beharrei erantzun ahal izateko bestelako politikak bultzatu behar dira eta horregatik OSOTASUNEZKO ZUZENKETA aurkeztu dio EH Bilduk 2018ko Aurrekontuen proiektua itzultzea eskatuz. Diru bilketa igo egin den arren gutxi dago gastatzeko PP eta EAJk Estatuan adostu zuten gastu erregelari "esker".Lanen azpikontratazioa arazo oso larria da Gizarte Ekintza sailean, baina zoritxarrez gertakari hau Aldundiaren Sail guztietan emanten da.

Horrez gain EH Bilduk osotasuneko emendakina aurkeztu dio Gizarte Ekintza saileko aurrekontuari, aurrekontuaren %40,56a kudeatzen duelako, 494,6 milioi baina diru hori ez da zuzenean gizarteak jasotzen dituen zerbitzuetan inbertitzen. Aldundiak bitartekari batzuk jartzen ditu, zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten enpresak, jasotako diruaren parte bat irabazi moduan jasotzen dutenak. Ondorioz lan baldintzak okerragoak dira sektoreko langileentzat eta zerbitzuen kalitatea ere okerragoa da.

EAJ, PSE eta PPk kontrako bozka eman diote EH Bilduren emendakinei.