Unai Rementeriak atzo aurkeztu zuen Enkarterrirako plan pizgarriaren iragarpenaren aurea EH Bilduk gogoeta hau egin nahi du:

Anbizio gutxiko plana da bakarrik 3,6 milioi euroko aurreikuspen ekonomikoa proposatzen delako, beraz ekimenak Aurrera eraman ahal izateko aukera eskasa izango da. Berriro ere Aldundiak marketing kanpaina honen bitartez eskualdean garatu dituen politiken porrota estali nahi du.

EH Bilduk azpimarratu nahi du ez dakiela zein aurrekontu-sailetik aterako den plan pizgarrirako partida, 2018rako aurrekontuen proiektua Baztar Nagusietan aspaldi aurkeztu zelako eta zenbateko hau bertan ez baita islatzen.

Horrez gain sustapen ekonomikoari dagozkion ekimenen inguruan, planaren baitan zehaztasun maila oso eskasa da. Gure ustez ez dira idei berritzaileak proposatzen, gaur egun Aldundiak Aurrera eramaten dituen prestakuntza, lehiakortasuna, ekintzailetza edo industriaren ehunean egiten ari diren inbertsioetatik at.

Azpiegitura eta mugikortasunaren alorrean, harritzekoa da FEVEren trenbidea hobetzeari buruz hitz egitea haren eskuduntzak eduki gabe, eta eskualdean Bizkaibusen zerbitzua hobetzeari buruz aipamenik ere ez egitea. Bestalde lotsagarria da berrikuntza moduan BI630 errepidearen moldaketa aurkeztea, Balmaseda-Malabrigo tartea urgentziaz egiteko iragarpenarekin, bere egikaritza duela bost urte baino gehiago aurreikusita zegoenean.

Halere interesgarria deritzogu ekintzak aurreikustea eskualdeko basoen baliabideak sozioekonomikoki erabiltzeko. Dena den aipatu dugun moduan ezer gutxi esan dezakegu proposamen honen inguruan zehaztapen maila oso urria delako.

Guzti honengatik EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietako hurrengo kontroleko osokoan Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiari itauna egingo dio gai honen inguruan. Bitartean EH Bilduk Enkarterrirako benetako soluzioak eskatzen jarraituko du, publizitate iragarkietatik haratago.