EAJk zuzentzen duen Arabako Aldundiari errepide horren konponketa urgentea eskatu behar dio Bizkaiko Aldundiak hildako gehiago ekidin eta Urduña isolamendu egoeratik ateratzeko.

Urduña Bilborekin lotzen duen A-625 errepidean istripuan hildako pertsonaren albistearen aurrean EH Bildu Bikaiak beste behin exigitzen dio EAJk zuzentzen duen Arabako Aldundiari orain dela 30 urte baino gehiago sinatutako konpromisoak bete ditzala eta azpiegitura hau lehenbailehen egin dezala. Gogora ekarri nahi dugu hainbat legegintzalditan proiektu hau ez dela aldundi honentzat lehentasunezkoa izan. Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionez, zegozkion konpromiso ekonomikoak bere garaian bete bazituen ere, EH Bilduren ustez Arabako aldundiari presioa egin beharko lioke Urduñako hiritarrekin dituen konpromisoa betez.

“A-625 errepidearen segurtasunaren gaia oso larria da, azken urteotan 20 hildako baino gehiago izan baitira bertan, gehienak Urduñako biztanleak zirelarik. Era berean gertatutako istripuak hainbat eta hainbat izan dira. Gaur egun errepide horrek arrisku larria suposatzen dut, ez bakarrik oso ohikoak diren elurte garaian baita euri eta izotza dagoenean ere” gogoratu zuen Mikel Kormenzana batzarkideak azaroaen 3an Bizkaiko Batzar Nagusietan ospatu zen ekonomiaren eta lurraldearen garapenerako batzordean.

Legegintzaldi honetan EH Bilduren batzarkide taldeak eta Urduñako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Arabako bideen azpiegituretako Ahaldun den Josu López Urbierna jaunarekin batzarrak izan dituzte. “Guretzat gai hau Urduñako hiritarrentzat estrategikoa eta etorkizunekoa, edo etorkizuna mugatuko duena da. Urduñarrak A-625 errepidearen trazadura berria eskatzen ari dira Saratxotik igarotzerakoan. Ezin dugu ahaztu Urduña Araban dagoen Bizkaiko enklabea dela, horregatik guztiz mugatuta gaude, gure komunikazioa eta mugikortasuna alboko lurraldearen nahietara mugatuta dagoelako” gogoratu zuen Kormenzanak. EH Bildutik legegintzaldia amaitu baino lehen aurrekontu-akordio bat exitzen dugu, mahai gainean aurrekontu bat ezarri eta A-625 errepidearen lehen zatia egiten hasteko. Era berean Urduñarren sufrimendua eta errepide honen eragina jasaten duten pertsonen sufrimendua gehiago ez luzatzeko.