ZER DA ARABA TRAN?

Altsasutik Mirandara doan egungo tren korridorea erabiltzen duen proiektua da Araba Tran, erdi tren erdi tranbia. Araban aldiriko trena bezala funtzionatuko luke, Gasteizen, aldiz, tranbiaren funtzioa beteko luke.

EZAUGARRIAK

Egungo korridoreak dituen zortzi geltokiei (Manzanos, Argantzun, Langraitz, Gasteiz, Oreitia-ahora en desuso-, Dulantzi, Agurain y Albeniz) beste hamabi jartzea planteatzen da.

Horietako bost Gasteizko Udalerrietatik kanpo egongo litzateke:
1. Arasur
2. Armiñon,
3. Subillabide,
4. Aguraingo Industrial Poligonoan
5. Asparrena-Donemiliagako Industrial Poligonoan.

Beste zazpiak udalerrian egongo lirateke:
1. Jundiz / Ehari-Gobeo: Situada en el puente de la calle Zurrupitieta kaleko zubian egongo litzateke eta Jundiz eta Ehari-Gobeori emango lieke zerbitzua. Bertan 10.000 bat langile daude.
2. Borinbizkarra: egin beharreko oinezkoen pasabidearen alboan.
3. Ariznabarra / San Martin: Pedro Asuako zubian.
4. Aranzabal : Carmelo Bernaolaren pasabidean
5. Hiri gunean. Egungo tren geltokiak. Hiri erdian 8.500 bat lanpostu daude eta Arabako Campusera 13.000 ikasle doaz egunero.
6. Santa Lucia / Oreitiasolo:Jacinto Benaventeko zubian. Oreitiasolora egunero cuenta 4.000 bat langile doaz.
7. Salburua: Salburuako Boulevardeko zubian
8. Arkaiate: Gasteizko azken geltokia.

NORI ESKAINIKO DIO ZERBITZUA?

Guztira, egunero 10.000 erabiltzaile izan ditzake
18 udalerriei, 9 industria poligonori eta Arabako Campusi emango die zerbitzua.

MAIZTASUNA

Aldiriko trenaren zatian, 20 minutuko maiztasuna izan dezake sei comboy erabiliz.

Tranbia den beste zati horretan, bi convoy gehiago erabiliz, 10 minutuko maiztasuna izango luke.

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Gaur Gasteizen erail dituzten bi emakumeak ditugu gogoan; haietako baten bikotekide ohiak hil ditu. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.