Hemendik aurrera bi erronka nagusi ditugu: alde batetik zerga politika eta beste aldetik toki erakundeetako finantzazioa

Aurrekontuen eztabaida amaitu ostean eta azken osoko bilkuraren bezperan prozesuaren hasieran markatutako helburuak bete egin direla azpimarratu du gaur EH Bilduk. “Zinez, uste dugu hasiera markatu genituen helburuak lortu egin ditugula”, esan du Kike Fdez. De Pinedok. Zentzu horretan, PP isolatzea, N124 errepidea bertan behera uztea eta aurrekontuak aldaketaren isla izatea planteatu zutela gogoratu du Arabako Batzar Nagusietako bozeramaileak.

“Aurreko foru eta udal hauteskundeen ostean, EH Bilduk aldaketa gauzatzeko konpromisoa hartu zuen eta uda ostean, pertsonen gainetik politikak ere aldatu behar zirela iragarri genuen. Orduan, EH Bilduk lehen aldiz aurrekontuetan eragiteko aukera genuela esan genuen eta horretan aritu gara azken asteotan”, nabarmendu du.

Horrez gain, parte hartze prozesu bat abian jarri zun EH Bilduk, eragileekin bilerak eginez, (40 inguru), Arabako bi batzar deituz eta lau batzar sektorial burutuz. Prozesu honen ostean asko dira EH Bilduk planteatu dituen lorpenak, besteak bete, etxez etxeko laguntza handitzea, zerbitzu sozialen arloan hitzarmena betetzeko aurrekontu saila, egoitzetan plaza berriak sortu, enplegu publikoa sustatu, biomasarako 300.000 euro, Berdintasun zein ingurumeneko teknikariak kuadrilla guztietan, Kulturan eta euskaran murrizketei buelta eman eta zaharberritze zein kultura sorkuntzarako aurrekontua asko handitu da, baita euskararen sustapenean, Trebiñu, Arabatran, Hegaraba, elikagaien transformaziorako gunea...

Hori bai, prozesu hau amaitu ostean hemendik aurrera, oposiziotik lanean jarraituko duela argi adierazi du EH Bilduk. “Aurrekontuak betetze mailaren gainean egongo gara baina horrez gain beste ekimenak bultzatzen jarraituko dugu. Erronken artean bi helburu nagusi: alde batetik zerga politika eta bestetik toki erakundeetako finantzazioa”, esan du Fdez. De Pinedok.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba