“Lehenengo aldiz, EH Bilduk Arabako aurrekontuetan eragin eta baldintzatzeko aukera du eta hainbat arlotan aurrerapausoak eman daitezkeela uste dugu. Horregatik, dagoeneko, Ahaldun Nagusiari hitz egiteko gure prestutasuna adierazi diogu”. Kike Fdez. De Pinedok, Arabako EH Bilduko bozeramaileak iragarri du gaur Ahaldun Nagusiarekin lehen bilkura izan aurretik. Aste honetan izango da hitzordua eta horri begira EH Bilduk bere eredua azpimarratu du. “Egungo gobernuak diru sarrerak handitzeari uko egin dio baina austeritaterik eta murrizketa sozialetatik ez da soluzioa etorriko. Gure ustez, porlanean dirua xahutu beharrean (Zanbranako errepidean edo VIAP egitasmoetan adibidez) lehentasunezko beste beharrei erantzun behar zaie”, zehaztu du Fdez. De Pinedok. Horretarako sei dira EH Bilduren proposamenak:

  • MURRIZKETARIK EZ. EH Bilduk ez du austeritatearen izenean murrizketarik onartuko eta are gutxiago gizarte gaietan.
  • KALITATEZKO GIZARTE ZERBITZUAK:
    • Ohiko inguruan zaintzak berreskuratzeko premia
    • Gizarte zerbitzuen unibertsalizazioa
    • IFBSren egitura indartu EPEren bitartez
  • ENPLEGU DUINA
    • Ezinbestekoa da Enplegu Eskaintza Publikoa.
    • Enpresa pribatu eta publikoaren arteko langileen desorekak konpontzeko lehen urratsak eman behar dira
    • Klausula sozialak eta kontratazio arduratsua bermatu behar da. Foru arauak indarrean daude eta orain bete egin behar dira.
  • SUSTAPEN EKONOMIKOA
    • Industriaren berrindartu behar da eta horretako kontrolik gabeko diru laguntzek ez dute balio. Politika industriala zehazteko instituzioen parte hartzeaz hain, eragile social, sindikal eta ekonomikoena ere bultzatu behar da. Aholkularitza zerbitzua eskaini behar zaie enpresei, batez ere, enpresa txikiei.
    • Forondaren jarduera indartzeko plan bat osatu behar dugu.
    • Tokiko garapena
    • Lehen sektorea, merkataritza txikia eta ingurumena babesteko neurriak
    • Arabatran egitasmoa martxan jarri, egun bideragarria den egitasmo bakarra delako
    • Arabako Errioxako izendapen propioa
  • GURE KULTURA ETA GURE HIZKUNTZA.
    • Kultur Mahai Sektorialaren aldarrikapenei erantzun behar die Foru Gobernuak
    • Euskara arloan helduentzako euskara ikasteko bekak eman.
  • GIZA ESKUBIDEAK. Erabakitzeko eskubidean eta gatazkaren konponbidean aurrera pausu sendoak. Horrez hain, jatorri aniztasunerako, kooperaziorako eta berdintasunerako diru partidak handitu behar dira.

“Hauek dira EH Bildurentzako lehentasunak. Oraindik ez dakigu zein den Foru Gobernuaren plana, zenbaki zehatzak ikusi nahi ditugu eta horren arabera hainbat diru partida zehaztu. Baina horrez gain, eragileekin harreman bira martxan jarri dugu. Gure asmoak eta lehentasunak haiekin partekatu nahi ditugu ez bakarrik lehen eskutik ezagutu dezaten, haien ekarpenak eta iritziak jaso nahi ditugulako”, zehaztu du Fdez. De Pinedok.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba