Etxez etxeko zerbitzuen kudeaketa euren gain hartzea eta Landa Eremuko Eguneko Arreta Zentroen eskaintza handitzea dira lehentasunak

Gasteiz. 2019-02-09. EH Bilduk bere alkateak, baita datozen hauteskundeetan hainbat herrietako alkategaiak ere bildu ditu gaur zerbitzu arloko erronken inguruan hausnarketa bat egiteko. Gasteizko Ehbilgunean izan da goizeko 10.00etan hasi den bilkura batean eta 15 lagunek parte hartu dute.

Datorren legealdiari begira, EH Bilduk ezartzen dituen lehentasunen artean Etxez Etzeko Laguntzaren Zerbitzua udalerrien esku uztea dago. Izan ere, amaitzear dagoen legealdia, EH Bilduk defendatu du horren kudeaketa herrien esku utzi behar dela. “Herritarrengandik gero eta gertuagoko kudeaketa izan, orduan eta zerbitzu egokiagoa eskaintzen da; hori dela eta, arretarako ratioak hobetzea planteatzen dugu, erabiltzaileei eskaintzen zaizkien ordu kopurua handitzea eta zerbitzura sarbidea duten pertsonen tipologia zabaltzea”, azaldu du Salgadok.

Beste horrenbeste gertatzen da Landa Eremuko Eguneko Arretarako Zentroekin. Izan ere, datorren urrian amaituko dira zentro hauen kudeaketarako sinatuta dauden hitzarmenen iraupena. Hori dela eta, EH Bilduk gaur egun eskaintzen den arreta finkatu nahi du. Foru Aldundiak arreta murriztu nahi du eta soilik menpekotasun ertaina edo handia duten herritarrei eskaini nahi die zerbitzua. EH Bilduk, aldiz, aukera horiek handitu nahi du menpekotasun baxuko pertsonak zein menpekotasunaren arriskuan sartzeko daudenak sartuz. Horretarako, bai ala bai finantzazioa eta langileen kopurua handitu behar da.

Horrelako neurriekin EH Bilduk aurrera pausu bat eman nahi du zerbitzu sozialen prestazioan legealdi honetan Zerbitzu Sozialen Sailak adierazi duen paralisiaren aurrean. “Zerbitzu Sozialen Legearen garapenean ezinbestekoak ziren azken lau urte hauek baina gaitasun eza demostratu duen gobernu batekin topo egin dugu eta soilik luzapenetara jo du”, laburbildu du.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba